→Arrigorriaga

Garbigune mugikorra Arrigorriagan egongo da abuztuaren 10era arte

Garbigune mugikorra Arrigorriagako udaletxeko plazan egongo da uztailaren 27tik abuztuaren 10era bitartean. Ohiko zaborrera bota ezin daitezkeen hondakinak uzteko aukera emango du.

Garbigune mugikorra Arrigorriagan, 2019an // Geuria

Garbigune mugikorra Arrigorriagako udaletxeko plazan egongo da uztailaren 27tik abuztuaren 10era bitartean. Ohiko zaborrera bota ezin daitezkeen hondakinak uzteko aukera emango du Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenak.

Etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), telefono mobilak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, inpresoren tonerrak eta tintazko kartutxoak, kafe-makinen metalezko zein plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak bota ahalko dira, besteak beste. Gehiago jakiteko, Garbikerren webgunea kontsultatu daiteke.

Gainontzeko herrietan

Garbigune mugikorra Hego Uribeko beste sei herrietatik ere igaroko da aurten. Ekainaren 29tik uztailaren 13ra bitartean Zaratamon egon da eta Ugaon, uztailaren 13tik 27ra artean. Arrigorriagaren ondoren, Etxebarritik eta Zeberiotik pasatuko da, abuztuaren 10etik 24ra. Irailaren 6tik 21era, berriz, Basaurin egongo da eta Galdakon, irailaren 20tik urriaren 4ra bitartean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak