Arrigorriagako Gazte Asanbladaren zortzigarren urteurrena ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute azaroaren 26rako (larunbata). Mendi irteera, bazkaria, bingoa eta kaleko musika zein kontzertuak egingo dituzte Gaztetxean.
Ospakizuna 10:00etan hasiko da. Eguraldi ona eginez gero (bestela, bertan behera geldituko da ekintza), Artanda mendira egingo dute irteera. Tontorrean topa egin ondoren, jaitsi eta 14:30ean, bazkaria egongo da Gaztetxean: dilistak, entsalada eta postrea daude menuan. Arratsaldean, berriz, 16:00etan, bingo musikatua prestatu dute.
18:30ean, bafleetan musika jarri eta herritik zehar joango dira karaoke-poteoan. Eta 22:00etan, Erein, DJ La Traka eta Arrigorriagako Ostrich Wedding taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean.
Parte hartzeko, arguigazte@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Izena osteguna baino lehen eman beharko da.
ARRIGORRIAGAKO GAZTE ASANBLADAREN URTEURRENA, 2022 | PROGRAMAZIOA
Azaroak 26, larunbata
10:00. Mendi martxa Artandara
Tontorrean topa
Irteera, Gaztetxetik
14:30. Bazkaria: dilistak, entsalada eta postrea
Gaztetxean
10 euro
16:00. Bingo musikatua
18:30. Bafle-karaoke-poteoa
Euskaraldiaren eskutik (Arrigorriagako Euskaraldiako Gazte Eguna)
Herritik zehar
22:00. Kontzertuak
Erein
Ostrich Wedding
DJ La Traka
Gaztetxean
