→Arrigorriaga

Arrigorriagak bat egin du Euskadiko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Itun Sozial eta herritarragaz

Gobernu taldeak joan den urtarrileko osoko bilkurara eraman zuen Arrigorriagako Osasun Foroak Emakunderen Generation Equality proiektuan parte hartzeko konpromisoaren proposamena aho batez onartu zuten alderdiek.

Joana Etxeberria eta Maite Ibarra, Arrigorriagako udaletxearen aurrean // Geuria

Gobernu taldeak joan den urtarrileko osoko bilkurara eraman zuen Arrigorriagako Osasun Foroak Emakunderen Generation Equality proiektuan parte hartzeko konpromisoaren proposamena aho batez onartu zuten alderdiek.

Proiektuaren helburua eragile instituzional, ekonomiko eta sozialak zuzenean inplikatzea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Erreferentzia nagusia Beijingeko Emakumeen IV Mundu Konfoerentzia da, “2026ra begira konpromisoak hartuz”, azaldu du Arrigorriagako Udalak prentsa ohar baten bidez. “Gobernu taldean identifikatzen ditugun aukera guztiak aprobetxatu nahi ditu politika feministen arlo honetan lanean jarraitzeko. Adostu genuen IV. Berdintasun Planaz gain, Berdintasun Kontseilua eta Arrigorriagako Osasun Foroa Arrigorriaga feministago bat eraikitzen jarraitzeko ekintzak guztion artean hausnartzeko, partekatzeko, proposatzeko eta erabakitzeko guneak dira”, azaldu du Joana Etxeberria Gizarte Ekintza eta Politika Feministako zinegotziak.

Proiektuko kideak

Generation Equality iazko irailetik abendura burutu zuten Arrigorriagan Osasun Foroko kideek: osasun zentroko ordezkariek, eskolako eta institutuko Ikasleen Gurasoen Elkartekoek, eskolako zuzendaritzak, Arrigorriaga eta Abusuko erretiratuen elkarteek, udalerriko bestelako elkarteek eta Arrigorriagako Udalak berak. Azken honek azaldu du kideak “benetan kezkatuta” agertu zirela Osasu Foroaren lan saioetan jarrera matxista jakin batzuen normalizazioagatik, “bereziki gazteenen artean”, eta adin horietako herritarrak berdintasun-gaietan inplikatzearen garrantzia nabarmendu du, hurrengo konpromisoak hartzea proposatuz:

  • Herritar gazteek berdintasunaren inguruan jasotzen duten prestakuntza indartzea, hezkidetzako mahai bat sortzeko konpromisoa hartuz
  • Emakume eta nesken osasuna sustatzea, maiatzaren 28aren inguruan kanpaina bat sortuz urtero
  • Hausnarketarako gunea sortzea, adin eta ezaugarri ezberdinetako emakumeentzat, ahalduntzea sustatu eta indarkeria matxistako egoerak saihesteko

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak