→Arrigorriaga

Arrigorriagak osoko bilkuran aurkeztu du HAPOaren inguruko alegazioen txostena

HAPOren inguruko alegazioak aurkezteko epea bukatuta, Arrigorriagako Udalak herritarren ekarpenak jaso eta antzemandako arazoei irtenbidea emateko helburuarekin txostena aurkeztu dute joan den iraileko osoko bilkuran

Aurkezpen ofizialeko eguna, Arrigorriagako Udaleko osoko bilkuren aretoan // Geuria

Irailean Arrigorriagako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan (HAPO) alegazioak aurkezteko epea amaitu zen eta Udala udalerriko hainbat enpresarekin eta norbanakoekin bildu da denbora tarte honetan: “Euren ekarpenak jaso eta antzemandako arazoei irtenbidea ematea izan da helburua”. Gobernu taldeak aurkeztutako alegazioen inguruko txostena iraileko osoko bilkuran aurkeztuko zuten LKS KREAN enpresaren eskutik.

“HAPO oso tresna garrantzitsua da Arrigorriagaren etorkizuna diseinatzeko. Honetan buru-belarri lan egiten jarraitzen dugu eta urteetan ordena behar zuen guztia ordenatzen ari gara. Gainera, guretzat garrantzitsua da herritarrei plana ezagutarazi izana eta eurek ekarpenak egin izana, gure helburua arauen eta herritarren beharren arteko oreka bilatzea baita. Etorkizunerako Arrigorriaga hobea marrazten jarraituko dugu” azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak.

HAPOaren aurreproiektua iazko urrian aurkeztu zien Arrigorriagako Udalak eta osoko bilkurara eraman zuten. Aurtengo urtarrilean plan orokorraren aurkezpen ofiziala egin zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Oraingoan irailean zehar jasotako herritarren alegazioen txostena izan da osoko bilkuran aurkeztutakoa.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak