→Arrigorriaga

Ibilbide errepublikarra antolatu dute Arrigorriagan, I Errepublikako urteurrenean

Malmasingo Lagunak elkartekoek, Euskal Herriko Talde Errepublikanoagaz (EHTE) Ibilbide errepublikarra antolatu dute herrian zehar datorren otsailaren 13an (igandea).

Edurne Garitazelaia kultur etxe berria // Geuria

Malmasingo Lagunak elkartekoek, Euskal Herriko Talde Errepublikanoagaz (EHTE) Ibilbide errepublikarra antolatu dute herrian zehar datorren otsailaren 13an (igandea). “II. Errepublika oroituz, ttipi-ttapa III.enera abiatuz” lelopean, 10 puntuko eta ordu t’erdiko iraupena duen ibilbidea prestatu dute elkartekoek errepublikaren urteurrenagaz kointzidituz. Euskal Herriko Talde Errepublikanoaren ideia hau Arrigorriagako Malmasingo Lagunak elkarteari proposatu zieten, I Errepublikaren urteurrenaren aitzakiagaz (1873ko otsailak 11).

Irteera Edurne Garitazelaia kultur etxean egingo dute 12:00etan, antzina udaletxea zegoen lekuan, eta errepublika garaian zein Gerra Zibilean esanguratsuak izan ziren lekuetatik igaroko dira ibilbidea egitera animatuko direnak: Artiach lantegiko ospitale ohia, papertegia, Zaratamora bidean dagoen gotorlekua, Zubiaur zubia, eskola zaharrak… Bidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta Malmasingo Lagunak elkarteko Asier Ibarretxe kideak azalpenak emango ditu euskaraz eta erdaraz: “Ibilbide hau edonorentzat prestatu dugu, bereziki memoria historia berreskuratzearen aldeko lagunei eta III. Errepublika desiratzen dutenei”, izan dira Ibarretxeren hitzak. Ibilbidearen amaieran lore eskaintza egingo diote Luis Mari Ormazabali.

Ibilbidea, puntuz puntu

  • Udaletxe zaharra
  • Artiach fabrika
  • Zubiaur
  • Ateneo
  • Kultur etxe zaharra
  • Anbulatorioa
  • EAEko egoitza
  • EAJko egoitza
  • Argala plazako oroigarria
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak