→Arrigorriaga

Hiru ihes gela frogatzeko irteera antolatu du Arrigorriagako Gaztelekuak urrian

Abenturazko ihes gela // Escape Mania

Bilboko Escape Maniako ihes gelak frogatzeko txangoa antolatu du Arrigorriagako Gaztelekuak 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako. Escape Maniak tematika ezberdineko hiru scape room dauzka (zientzia fikziokoa, abenturazkoa eta beldurrezkoa), eta horiek ezagutzeko aukera egongo da urriaren 15eko irteeran.

Izen-ematea Gaztegunean edo Abusuko harreta zerbitzuan egin daiteke urriaren 7a baino lehen. Jardueraren prezioa 8 eurokoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak