Sareak

☉ Arrigorriaga

Goya Sarietarako 9 hautagaitza jaso ditu Iratxe Fresnedaren Tetuan filmak

Bide oparoa egin duen proiektua da Tetuan-ena, besteak beste Lauaxeta saria edo Cine Invisible sariak irabazi baititu, eta Donostiako Zinemaldian parte hartu du.

|

Iratxe Fresnedak Zinebin aurkeztu zuen Tetuan iaz // Geuria

“Pozgarria da arrain txikia arrainontzi handian igeritan ikustea”. Iratxe Fresneda zuzendari arrigorriagarraren hitzak dira, Tetuan filmak Goya sarietarako 9 hautagaitza jaso dituela ezagutzean.  Pozarren dago Fresneda, lan taldearengatik gehienbat: “hautagaitzak kategoria ezberdinetan jasotzea bada, bere horretan, sari bat proiektuan buru-belarri ibili garenontzat”.

Behin hautagaitzak jasota, orain Zinema Akademiari dagokio azken aukeraketa bat egitea datorren otsailaren 10eko gauean lehiatuko diren filmekin, “baina hori ez dago gure esku, eta gainera, badakigu aurrekontu eta proiektu handiak egongo direla tartean” zehaztu du filmaren zuzendariak.

Iratxe Fresneda:”Pozgarria da arrain txikia arrainontzi handian igeritan ikustea”

Bitxikeria moduan, Fresnedak berak, eta Tetuan bere hirugarren lana den arren,  zuzendari hasiberriaren mailan jaso du nominazioa. Erabaki horrek badu bere zergatia: “hein handi batean kontu burokratiko bat da. Goya sarien dinamikan sartu ahal izateko baldintza jakin batzuk bete behar dituzu, hala-nola zure proiektua zinema komertzialetan estreinatzea. Horregatik nago hasiberrien kategorian, nire lehen lana ez den arren”.

Emaitza edozein izanda ere, dagoeneko bide oparoa egin duen proiektua da Tetuan-ena, besteak beste Lauaxeta edo Cine Invisible sariak irabazi baititu, eta Donostiako Zinemaldian parte hartu du.

☉ Arrigorriaga

Auzoak, Hirigintza eta Gizarte Ekintza izango dute ardatz Arrigorriagako 2024rako aurrekontuek

Udal gobernuaren asmoa da aurrekontuak abenduko osoko bilkuran onartzea

|

2024ko aurrekontuek 16.064.210,21 euro izango dituzte guztira

EH Bilduk, NOAk eta Arrigorriaga Garak osatzen duten Udal Gobernuak abenduko osoko bilkuran onartu nahi ditu 2024rako aurrekontuak, eta oposizioaren “ekarpenen zai” daudela adierazi dute udal ordezkariek.

Aurreko legealdian ez bezala, baina, gehiengo osoa dute, eta ez lukete oposizioko alderdien beharrik  kontuak aurrera eramateko.

16.064.210,21 euroko aurrekontua izango da, eta aurreikusten diren inbertsiorik handienak  auzoetan, hirigintzan eta gizarte-ekintzara bideratutakoak dira.

Aipatu dituzten proiektuetariko batzuk honako hauek dira:  Ollargan auzoa urbanizatzea, udal kiroldegi berria eraikitzeko beharrezkoa den proiektu-lehiaketa egitea, Auzotaxi zerbitzurako zuzkidura edo eskolan inbertsioak egitea.

Pertsonen bizitzak udal politikaren erdigunean jartzeko konpromisoa” berretsi nahi du udal gobernuak aurrekontu proposamen honekin, eta horregatik gizarte politiketan hainbat berrikuntza planteatzen dituzte; etxez etxeko laguntza zerbitzura bideratutako partida handitzea adinekoentzako edo mendekotasuna dutenentzako zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta hobetzeko; partida berri bat, mendekotasunaren lehen fasean daudenentzako Eguneko Zentroaren zerbitzu berriari aurre egiteko; ZAINDUZ programara bideratutako diru-kopurua handitzea, zaintzaileak zaintzeko erronkari erantzunez; eta gazteei laguntza psikologikoa emateko partida.

Maite Ibarra alkatearen hitzetan “2023-2027 gobernu planarekin koherenteak diren aurrekontu kilikagarri eta arduratsuak” dira,  eta  “ingurumenarekiko erronkak, auzoak eta egoera zaurgarrietan daudenak babestea” dute helburu.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Osakidetzak Arrigorriagako Osasun Zentroa birmoldatuko du, Udalarekin eraikin berriaren kokalekua bilatzen duen bitartean

Obrek iraun bitartean jarduera osasun-zentroaren atzealdean instalatutako 8 moduluetan egingo da

|

Azken hilabeteetan hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Osakidetzako arduradunek

Osakidetzak oharra kaleratu du Arrigorriagako Osasun-Zentroa birmoldatuko duela esateko, udalarekin batera eraikin berriaren kokalekua bilatzen duen bitartean. Bai udaletik zein langile eta erabiltzaileen aldetik askotan salatu izan da egungo eraikinaren egoera, irisgarritasun arazoei eta instalazioen zaharkitzeari dagokionez. Orain dela hilabete, kasurako, sabaiaren zati bat erori zen.

Azken hilabeteetan hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Osakidetzako arduradunek, azkena joan den astean, eta bide horretan pauso erabakigarria da honako hau.

Osakidetzako arduradunek adierazi dutenaren arabera “eraberritze-lanak zenbait fasetan egingo dira, udalerriko herritarrei une oro osasun-arreta bermatze aldera”

Obrek iraun bitartean, “obren eraginpean dagoen jarduera osasun-zentroaren atzealdean instalatutako 8 moduluetan egingo da” borobildu dute.

Egingo diren jarduketen artean “sabaia eta estalkia birmoldatuko dira eta eraikinaren zurezko egituraren ondoriozko, batez ere, egiturazko kalteak konponduko dira”.

“Eraberritze-lanekin batera”, zehaztu dute, “Osakidetza eta Arrigorriagako Udala etorkizuneko anbulatorioa eraikitzeko beste kokaleku bat zehazteko lanean ari dira. Garai berrietara egokituko den zentro berri horrek udalerriko herritarren egungo premiak beteko ditu”.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduaren 4a arte luzatuko dute Arrigorriagan

Kike Amonarrizen hitzaldi batekin bukatuko dira Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak

|

Lonbo Aretoan kontzertua eskainiko du Ekizak

Azaroaren 28an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren programazioa Arrigorriagan, eskola eta institutuko ikasleekin egin diren hainbat ekintzekin.

Asteburuari begira, Disko Txantxa Mugi Boogiek kantuz, dantzaz eta barrez beteko du kantxa urdina gaur arratsaldean, 18:00etan.

Igandean, abenduaren 3an,  Euskararen Nazioarteko egunean, herriko plaza hankaz gora jarriko dute Artizarra Musika Eskolak, Estropezu Bertso Eskolak eta Aritz Berri taldeak, eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Herritarrek ere protagonismoa izango dute, euskararekin lotutako bizipenak eta esperientziak partekatuko baitituzte arlo, jatorri eta ibilbide ezberdineko arrigorriagarrek.

19:00etan, aldiz, Ekizak kontzertua eskainiko du Lonbo Aretoan.

Bukatzeko, biharamunean, Kike Amonarrizen etorriak, ezagutzak eta umore onak “si yo no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar”? hitzaldi kitzikagarria eskainiko du, 17:00etatik aurrera Arrigorriagako eskolan.

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Euriak ez du greba feminista orokorraren aldarria amatatu Arrigorriagan

|

Goiz osoan zehar euria bidelagun izan duten arren, horrek ez du Greba Feminista orrokorraren aldarria amatatu Arrigorriagan.

11:00etan herri kafea egin dute herriko plazan, eta ondoren elkarretaratzeak kateatu dituzte Nagusien egoitzan, Osasun Zentroan eta eskolan. Eguerdian bazkaria egingo dute Lamiaenan, eta arratsaldean Bilboko manifestaziora batuko dira.

 

 

 

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Leyre Rodriguez gogoratu dute Arrigorriagan, indarkeria matxistaren azken biktima herrian

|

A25. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Arrigorriagako Udalak eta eragile feministek hainbat ekimen antolatu dituzte hilabetean zehar, herritarrak indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatzeko.

Ekintza horien artean, berezi eta hunkigarrienetakoa Abusun egin da gaur bertan: indarkeria matxistaren biktimak diren emakume guztiei omenaldia egin diete, eta bereziki, Leyre Rodriguez Montero gogoratu dute, Arrigorriagako azken biktima (2015ean erail zuen bere bikotekide ohiak), bere omenez Ollarganeko parkean instalatu duten monolitoan.

Horrez gain, Ollarganeko eta Teodosia Ortega parkeak atondu dituzte, Estatuan hildako emakumeen izenak eta euritako moreak zuhaitzetan jarriz.

Egunarekin bukatzeko, Gazteguneak berdintasunaren aldeko diana antolatu du eta Anarik “Ezta bat gutxiago ere” kontzertua eskainiko du Lonbo Aretoan.

Osorik irakurri