→Arrigorriaga

Jaiak parekideak izateko dekalogoa sortu dute Arrigorriagako eragile feministek

Arrigorriagako Udalak “jaiak parekidetasunean bizi ahal izateko” dekalogoa garatu du Madalen eta Loturarik Gabe elkarteekin eta Urruma asanblada feministarekin batera.

Arrigorriagako 2019ko jaiak // Geuria

Arrigorriagako Udalak “jaiak parekidetasunean bizi ahal izateko” dekalogoa garatu du Madalen emakumeen elkartearekin, Loturarik Gabe genero indarkeriaren aurkako elkartearekin eta Urruma asanblada feministarekin batera. Helburua herriko festetan gertatzen diren eraso matxistak prebenitzea, herritarrak erasoen aurrean jarrera aktiboa izatera bultzatzea eta jai eremua espazio seguru eta askea bihurtzea dira. Madalenak jaiak uztailaren 21etik 25era bitartean izango dira.

Hauek dira eragileek plazaratutako hamar neurriak:

  1. Soilik bai da bai. Ez beti da ez. Jaietan ez du denak balio.
  2. Onartu beti ezetza erantzun gisa, tematu barik. Ez jazarri eta ez jarraitu emakumeei.
  3. Alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzeak ez dute erasoa justifikatzen.
  4. Ez dugu onartuko emakumeak piropeatzea.
  5. Ez dugu txiste edo burla sexistarik onartuko.
  6. Ez dezagun epaitu aurrez emakumeen itxura, jarrera edo janzteko modua, eta errespeta dezagun emakumeen askatasun pertsonala.
  7. Eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa izango dugu: ez dugu beste alde batera begiratuko.
  8. Indarkeriaren biktima den edozein emakumeri laguntza eta babesa emango diogu, hartu duen erabakia errespetatuz, horrekin bat etorri ez arren.
  9. Jaietan harreman osasuntsu, aske eta berdintasunezkoak sustatuko ditugu, errespetuan eta tolerantzian oinarrituak.
  10. Guztiok izango dugu jaietan berdintasunean primeran pasatzeko eskubidea, giro osasuntsu eta atseginean.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak