Arrigorriagako jaien azken eguna heldu da eta ohikoa den bezala paella eta tortilla lehiaketa antolatu dute herrian, Adecka Merkatari Elkartearen babesarekin. Aurten 47 paella eta 104 tortilla aurkeztu dituzte arrigorriagarrek. Bitartean ere Karaoke ibiltaria izan da herrian zehar.
