→Arrigorriaga

BOTH, Dupla, Leihotikan eta Beranduegi erromeriak joko dute Arrigorriagako txosnagunean

Era berean, Txitxi & Kurri Queens MJak, Frakture eta Barbakore taldeek kontzertua emango dute Madalenetan, Arrigorriagako txosnagunean.

Ugaoko, San Migeleko, Arrigorriagako eta Orozkoko taldekideak ditu BOTHek // Geuria

Uztailaren 21ean hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Hilaren 25era arte 80 jarduera baino gehiago antolatu ditu Jai Batzordeak. Jarduera horien barruan hogeina kontzertu izango dira, hala nola, Zea Mays, Puro Relajo, Akerbeltz eta Oxabi.

Era berean, Arrigorriagako Txosnagunean ere beste zenbait kontzertu antolatu ditu: BOTH, Leihotikan, Dupla, Txitxi & Kurri Queens MJak, Frakture, Barbakore eta Beranduegi erromeria.

Arrigorriagako jaiak 2022

Txosnagunea · Kontzertuak

Uztailak 22, ostirala
22:00 BOTH + Leihotikan + Dupla + Txitxi & Kurri Queens MJak

Uztailak 23, larunbata
22:00 Frakture + Barbakore + Beranduegi erromeria

Programa | 80 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Arrigorriagako jaietan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak