Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Arrigorriaga

Programa / Arrigorriagako jaiak 2024

|

Madalenetako txupinazoa uztailaren 19an izango da udaletxeko plazan // Geuria

Uztailaren 19etik 25ra bitartean izango dira Arrigorriagako jaiak. Guztira 80 jardueratik gora antolatu dituzte Jai Batzordeak, herriko elkarteek eta erakundeek, Udalaren laguntzarekin.

Egitaraua / Arrigorriagako jaiak 2024

Uztailak 19, ostirala

17:30 XIII Gildos Futbol 7 txapelketa udal kiroldegiko belar artifizialean
18:00 Jaioberriei aitortza Edurne Garitazelaia Kultur Etxean
19:00 Jai jeitsiera Aritz Berriko txistulariekin Odol Emaileen plazatik hasita
19:30 Denok plazara!
19:45 Harrera udaletxean
20:00 Txupinazio handia Abrisketako Done Periko Koadrila (45 urteurrena), Kilimusi Eskaut Taldea (35 urteurrena), Abusu Arrantza eta Casting Kluba (25 urteurrena) eta SIAL (25 urteurrena) taldeen eskutik. Ondoren, Burrunba Elektrotxaranga eta Aritz Berriko txistulariak eta lagunak herrian zehar.
20:15 Buruhandiak plazan
20:30 Txosnak zabaltzea
21:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Puro Relajo
23:00  80ko hamarkadako musika udaletxeko plazan: Dj Alex eta Mitxel.
23:00 Kontzertuak txosnetan: Herdoil, Ganibet, Fetitxe.
01:30 Akerbeltz taldearen erromeria udaletxeko plazan

Uztailak 20. larunbata

10:30 Diana eta kalejira Aritz Berriko txistulariekin
12:00 Erraldoien kalejira udaletxeko plazatik
12:30 Karaoke Ibiltaria herrian zehar
15:00 Gazte Bazkaria Kiroldegiko kantxa urdinean
17:00 Emakumeen Padel Txapelketako finalak Udal Kiroldegian
17:30 3×3 Saskibaloi Txapelketa Kiroldegiko Saskibaloi kantxan
18:00 Gazte Olinpiadak Joan XXII.aren plazan
18:30 Gizonezkoen Padel Txapelketako Finalak
19:00 Harri-arrastea udaletxeko atzekaldean, Severo Ochoa kalean
19:00 Txorizoa sagardotan udaletxeko plazan
19:30 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
22:00Ostrich Weddingen kontzertua udaletxeko plazan
23:00 Su Ta Gar-en kontzertua udaletxeko plazan
01:30 Erromeria Lehian taldearekin udaletxeko plazan
02:00 DJ Radiopatio txosnagunean

Uztailak 21, igandea

10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
11:00 Patinaje ibilbidea herrian
11:00 Bike Chooper I. Irteera udaletxeko plazatik
11:00 Ekortzeko makina puzgarria Joan XXIII.aren plazan
12:00 Esku Pilota partidak Osasun Zentroko frontoian
12:30 RocKalean kalejira musikala herriko kaleetan
13:00 Piano kontzertua udaletxeko plazan
18:00 Taekwondo erakustaldia kiroldegiko kantxa urdinean
18:30 Umeentzako eta gazteentzako ekintzak udaletxeko plazan
19:00 Kale Dantza “Otempodiz”Joan XXIII.aren plazan
19:30 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
21:00 Pate de Rata eta Garena taldeen kale kontzertuak
22:00 Suzko zezena udaletxeko plazan
22:30 Orkestra Vulkano udaletxeko plazan

Uztailak 22, astelehena

10:30 Diana eta kalejira Aritz Berri taldeko txistulariekin
10:30 Mistela eta Madalena banaketa herrian zehar
11:00 Meza nagusia Eki Eder abesbatzarekin
12:30 Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren kontzertua udaletxeko arkupeetan
13:30 Txakolinak eta olibak udaletxeko arkupeetan
14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan
19:00 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:30 XXXIV. Folklore Kalejira eta jaialdia kiroldegiko kantxa urdinean
21:30 Suzko Zezena udaletxeko plazan
22:00 Beranduegi taldearen erromeria udaletxeko plazan

Uztailak 23, asteartea

10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
11:30-14:00 Umeentzako parkea: puzgarriak, ludoketa, ileapaindegi musikala...
13:30
Buruhandiak Lehendakari Agirren
14:30 Bazkari omenaldia nagusiei kiroldegiko frontoian
15:00 Bertso bazkaria Pergolan: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Arkaitz Zipitria
17:30-20:30 Umeentzako parkea: puzgarriak, ludoketa, ileapaindegi musikala...
17:30-20:30
Tandem ibilaldiak Pergolatik
18:00 Izozki banaketa Lehendakari Agirre parkean
18:00 Emakumezkoen 3×3 txapelketa kiroldegiko Saskibaloi kantxan
19:00 Txosnagunean, Bertsio Gaua
19:00 Kale antzerkia udaletxeko plazan:“lj75”
20:00 Arguia-Madalenak promesen txapelketa eta Betiko Izarrak erakustaldia: Titin III – Erasun vs Goñi II – Uriondo
22:30 Familientzak film laburren eta bertsoen saioa udaletxeko plazan “Battle Oilar”

Uztailak 24, asteazkena

10:30 Diana eta kalejira izalde trikitilariekin.
12:30 Umeentzako antzerkia “Izarren hartza” Joseba Andoni Uriarte kalea (Etxeko autoeskola)
13:00-15:00 Kantatuaz Arrigorriagako taldea, herrian zehar.
15:00 Paella-jana berdintasunean udaletxeko arkupeetan udaletxeko arkupeetan
17:30-20:30 Tandem ibilaldiak Pergolatik
18:00 Herri Kirolak plazan
18:30 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:00 “Dale Ramon” kale antzerkia Joan XXIII.aren plazan
19:30 Zutik elektrotxaranga herriko kaleetan
19:30 Dantza-plaza erromeria Patxi eta Konpainia taldearekin udaletxeko plazan
20:00 Saskibaloi Txapelketa: Bizkaiko Selekzioa – Ibaizabal ST
22:00 Musika afrikarra Ginea Conakry eta Senegalgo Galimatias taldearekin udaletxeko plazan
23:00 One love, Bob Marleyren tributua udaletxeko plazan
23:00 Kontzertuak txosnagunean: Empire of Disease, Silitia, Gautegun Erromeria
01:00 Dj Markelin udaletxeko plazan

Uztailak 25, osteguna

09:00 Lehiaketa gastronomikoa: paella eta tortilla. Izen-ematea: 9:00etatik 10:30ak arte, udaletxeko arkupeetan.
10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
11:00 Entsalada tailerra 3-12 bitarteko haurrentzat udaletxeko arkupeetan
12:00-14:00 Kuklux fanfarrea herrian zehar
17:30-20:30 Tandem ibiltariak Pergolatik
17:30 Tiragoma txapelketa udaletxeko plazan
18:00 Lehiaketa gastronomikoaren eta entsalada tailerraren sari banaketa
18:30 Koadrilen arteko ligatxeoaren sari banaketa udaletxeko plazan
18:30 Bitsa festa Joan XXIII.aren plazan
20:00 “Tu-tum platz” bakarrizketa Jon Plazaolarekin udaletxeko plazan
22:00 Jai bukaera udaletxeko Plazan

☉ Arrigorriaga

ZEOZ programak Arrigorriagako gazteen osasun mentalaren lanketa integrala egitea du helburu

Hurrengo saioak Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxean eta Abusuko Zentro Soziokulturalean antolatu dituzte

|

Haur bat, telefono batekin // Charles Deluvio, Unsplash

Joan den urtarrilaren 13an martxan ipini zuten ZEOZ programa Arrigorriagan helburu nagusi batekin: mugikorraren auziaren eta gazteen osasun mentalaren lanketa integrala egitea, gurasoei tresna emozional eta gaitasun digitalak bermatuz .

Programa honek tresna emozional eta gaitasun digitalak bermatzen dizkie belaunaldi berriei, nerabeei eta baita hezitzaileei ere etorkizun osasuntsuagoa eraikitzeko.

Horretarako sei prestakuntza saio antolatu dituzte guztira Arrigorriagan: lau herrigunean eta beste bi Abusun: “Prestakuntza-saioak talde bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanetara egokituko dira. Hala ere, izaera berdina dute guztiek. Hasierako saioan praktika ulertu eta egoki aplikatzeko funtsezkoa den neurrian azalduko dute hizlariek ezagutza”, azaldu dute udal ordezkariek.

Arrigorriagako Udala: “Prestakuntza-saioak talde bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanetara egokituko dira”

Ekintzetara igarotzeko, eskura dauden erantzun, tresna, ohitura eta irtenbide posibleak landuko dituzte: “Izan ere, programak praktikan jarri nahi du ardatza. Saioetara bertaratzen direnek oinarrizkoa eta beharrezkoa den ezagutza jasotzeaz gain, etxera eraman ditzaketen proposamen eta tresna eraginkorrak jasoko dituzte, ondoren beraiek egokien deritzoten moduan seme- alaben heziketan erabili ahal ditzaten”.

Prestakuntza saioak joan den urtarrilaren 13an hasi ziren eta egun hauetan herrigunean antolatzen ari dira: urtarrilaren 20 eta 21ean Edurne Garitazelaiako Azokea aretoan antolatu dituzte, eta hortik aurrera programa Abusura igaroko da.

Martxoaren 3 eta 4an Abusuko Zentro Soziokulturalean egingo dituzte prestakuntza saioak eta bi orduko iraupena izango dute: 18:00etatik 20:00etara. Geratzen diren prestakuntza saioetan parte hartzeko Arrigorriagako Udalarekin harremanetan ipini beharko dira interesdunak.

Egutegia | ZEOZ Arrigorriagan

Urtarrilak 13, astelehena
18:00 Arrigorriagako Udala, Erakusketa gela

Urtarrilak 14, asteartea
18:00 Arrigorriagako Udala, Erakusketa gela

Urtarrilak 20, astelehena
18:00 Edurne Garitazelaia, Azokea aretoa

Urtarrilak 21, asteartea
18:00 Edurne Garitazelaia, Azokea aretoa

Martxoak 3, astelehena
18:00 Abusuko Zentro Soziokulturala

Martxoak 4, asteartea
18:00 Abusuko Zentro Soziokulturala

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako adinekoen egoitza egoiliarrek bizi duten arazoari konponbidea emateko prest agertu da

Zentroko Zuzendaritzatik nabarmendu dute “langileekin eta Enpresa Batzordearekin bat datozela planteatutako gaiei heltzeko”

|

Arandia egoitza, Arrigorriagan // Geuria

Arrigorriagako adinekoen egoitza kudeatzen duen Domus VI taldea bertako egoiliarren eta talde osoaren beharrei erantzungo dien konponbideak bilatzeko prest agertu da.

Izan ere, azken asteetan Arrigorriagako adinekoen egoitzaren egoerak okerrera egin duela iragarri zuten ELA sindikatutik. Ondorioz, duela egun batzuk Arandia egoitzako langileak eraikinaren aurrean elkartu ziren lanean pairatzen ari diren “segurtasun eza” salatzeko.

Arazo guztien artean eskularruak bezalako lanerako materialak edo garabiak eta aldagelak “egoera txarrean” daudela azpimarratu dute sindikatutik. “Era berean, soldatak atzerapenarekin ordaintzen dira, ez dira lan egindako jaiegunak ordaintzen eta ezin dira hartu”.

Azken egunetan gertatu diren mobilizazioak direla eta, egoitzatik azaldu dute zentroaren lehentasuna bertako egoiliarren eta bertako langileen ongizatea bermatzea dela: “Zentroko Zuzendaritzatik nabarmendu nahi dugu langileekin eta Enpresa Batzordearekin bat gatozela planteatutako gaiei heltzeko”, azaldu dute enpresatik. “Aurreko bilerei dagokienez, egoiliarren eta talde osoaren beharrei erantzungo dieten konponbideak bilatzeko elkarrekin lan egiteko konpromisoa berresten dugu”.

“Aurreko bilerei dagokienez, egoiliarren eta talde osoaren beharrei erantzungo dieten konponbideak bilatzeko elkarrekin lan egiteko konpromisoa berresten dugu”

Sektore soziosanitarioak dituen erronkak ulertzen dituztela gehitu dute, “bereziki langileen kontratazioari dagokionez, eta txanda egokiak eta kalitatezko arreta bermatzeko ahaleginean jarraitzen dugu”.

Horiek horrela, “modu garden eta kolaboratiboan” lan egiteko jarraitzeko prest daudela azaldu dute egoitzatik.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Arandia adinekoen egoitzako egungo lan baldintzak salatu ditu ELAk

Sindikatuak langile eta material faltaren egoera larriagotu egin dela salatu du eta arrisku psikosozialak ebaluatzeko txosten bat eskatu dio enpresari

|

Arrigorriagako egoitzaren ondoan dagoen pankarta bat // Geuria

Sindikatuaren arabera, azken asteetan Domus VI taldearn Arrigorriagako adinekoen egoitzaren egoerak okerrera egin du. Arandia egoitzako langileak eraikinaren aurrean elkartu ziren atzo lanean pairatzen ari diren “segurtasun eza” salatzeko.

ELAk salatu du langile faltak eragin duen arazoa “konpondu gabe” jarraitzen duela: “Bajak eta oporrak ez dituzte ordezkatzen eta ez dute neurririk hartzen lan osasunaren arloan”, azaldu dute sindikatuko ordezkariek. “Errespetu faltak eta zuzendaritzaren eguneroko presioa bertan jarraitzen dute oraindik”.

Arazo guztien artean eskularruak bezalako lanerako materialak edo garabiak eta aldagelak “egoera txarrean” daudela azpimarratu dute. “Era berean, soldatak atzerapenarekin ordaintzen dira, ez dira lan egindako jaiegunak ordaintzen eta ezin dira hartu”.

ELA: “Ez da aurrerapausorik eman; are gehiago, salatu dute langile eta material faltaren egoera larriagotu egin dela azken aste hauetan”

Iazko abendu amaiera bilera izan zuten enpresako zuzendaritzarekin eta baita lurraldeko zuzendaritzarekin eta bertan beren lan eskubideak errespetatzeko eskatu zieten berriro ere: “Ez da aurrerapausorik eman; are gehiago, salatu dute langile eta material faltaren egoera larriagotu egin dela azken aste hauetan”, azaldu dute ELAtik. Ondorioz, arrisku psikosozialak ebaluatzeko txosten bat eskatu dio enpresari.

Egoerak berdin jarraitzen badu mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatutik.

Bilerak Udalarekin

Iazko urtarrilean, adinekoen zentroko erabiltzaileen senideek atzemandako gorabehera batzuk salatu zituzten eta horren haritik Foru Sailak expedientea zabaldu zion Arrigorriagako egoitzari, hilabete hartan bertan.

Hainbat “akats” ikertu zituzten orduan: langile falta, otordu eskasak eta gabezia teknikoak, besteak beste. Espedientearen haritik hainbat “gabezia” ikertu ziren zentroan, erabiltzaileen senideek beraiek ipinitako salaketetatik abiatuta.

Arrigorriagako Udalak, gorabehera hauen berri izan zuen lehen momentutik bat egin zuen erresidentziako erabiltzaileekin. Izan ere, Egoitza kudeatzeko ardura berez Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, baina Arrigorriagako gobernu taldeak adinekoen zentroko erabiltzaileen senideekin konpromisoa hartu zuen beren kezkak Foru Aldundira helarazteko, egoerari irtenbidea emateko.

Espedientea zabaltzearen jatorria erabiltzaileen senideen kexak, horiek azaleratzeko sinadura bilketa eta ondorioz gobernu taldeak Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin otsailean zehar izandako hainbat bileren ondorio zuzena da.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Maialen Sanchez arrigorriagarrak urrezko domina eskuratu du Taekwondoko Bizkaia kopan

Garrikoko kirolariek zortzi domina eskuratu dituzte joan den asteburuan, Miribillan

|

Maialen Sanchez eta Garrikoko kirolariak // CD Taekwondo Garriko

Bizkaia Kopako lehen edizioa antolatu zuten joan den asteburuan Bilboko Miribilla estadioan eta bertan Arrigorriagako CD Taekwondo Garrikoko 14 kirolarik hartu zuten parte. Guztira 8 domina eskuratu zituzten Arrigorriagakoek.

Maialen Sanchezek urrezko domina irabazi zuen 63kgko junior kategorian; Naroa Ballesterok, Izei Intxaurragak, Adriana Andresek eta Lur Guerrak zilarrezkoak; Markel Garciak, Aitzol Portugalek eta Jon Ander Urdak brontzezkoak.

Bizkaia Kopako lehen edizio honetan Espainia, Frantzia eta Portugaleko taldeak iegon dira.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Niere bandak kontzertua eskainiko du Arrigorriagan, Kallejeros Pajeros zikloan

Kontzertua urtarrilaren 25ean izango da, 19:30ean, Edurne Garitazelaia kultur etxearen atzeko aldean

|

Niere banda // Niere

Urtarrilaren 25ean Niere bandaren kontzertua eskaini du Soinuarri Elkarteak Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxearen atzeko aldean.

Kontzertuaa 19:30ean antolatu dute, Kallejeros Pajeros zikloaren bigarren edizioan. Lehena iazko urriaren 26an izan zen eta bertan The Cowboy Angels taldeak jo zuen. Kallejeros Pajeros zikloak herriko taldeen kontzertuak antolatzea du helburu.

Osorik irakurri