→Arrigorriaga

Eraso sexistak salatu eta prebenitzeko agerraldia egin du Arrigorriagako Jai Batzordeak

Jaiak hasteko hiru egun eskasera, astelehen honetan (uztailak 18) agerraldia egingo du Arrigorriagako Jai Batzordeak festa parekideak aldarrikatzeko. “Madalena seguru eta askeen alde” lelopean, eragileak udaletxearen parean batuko dira haien bilera publikoa eta gero, 19:30ean.

Jai Batzordearen agerraldia // Arrigorriagako Udala

Jaiak hasteko hiru egun eskasera, astelehen honetan (uztailak 18) festa parekideak aldarrikatzeko agerraldia egin du Arrigorriagako Jai Batzordeak. “Madalena seguru eta askeen alde” lelopean, eragileak udaletxearen parean batu dira 19:30ean, bilera publikoa eta gero. Berdintasunaren aldeko irakurketa, argazkia eta jaietan erasoak prebenitzeko dekalogoaren aurkezpena egin dituzte.

Jaiak lagunekin eta herritar guztiekin elkartzeko egunak direla adierazi dute, “kulturaz kalean eta elkarrekin gozatzeko urteko zita”. Jai Batzordeak eta Udalak “aniztasunean baina elkarrekin” antolatzen dituzte Madalenak, eta, beraz, gogoratu dute arrigorriagatar guztientzako izan behar direla: “Genero, sexu, identitate, kolore, jatorri eta adin guzti eta desberdinen gainetik”.

“Tamalez, Euskal Herriko hainbat txokotako jaietan ikusten ari gara batzuek ez dutela idea hau ulertu nahi”, salatu dute, eta azkenaldian festetan egondako eraso sexistak gogora ekarri dituzte. Arrigorriagan egoera errepikatu ez dadin, festen atarian “prebentzio ariketa” gisa planteatu dute agerraldia. Jai gunea eta herriko kaleak emakumeentzako “espazio seguru eta askeak” izatea lortu nahi dutela esan dute, eta beste behin gogoratu, horretarako ezinbestekoa dela “herritar guztien inplikazioa”.

Dekalogoa

Agerraldian egon dira Urruma asanblada feminista eta Madalen eta Loturarik Gabe elkarteak ere, Udalarekin batera dekalogoa sortzen lagundu duten eragileak. Hitza azken bi elkarteetako ordezkariek —Jai Batzordeko kideak— hartu dute, eta hamar neurrien multzoa aurkeztu. Dokumentuaren helburuak “eraso matxistak prebenitzea, herritarrak erasoen aurrean jarrera aktiboa izatera bultzatzea eta jai eremua espazio seguru eta askea bihurtzea” dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak