→Arrigorriaga

Arrigorriagako gazteek kuadrillen arteko ‘txallengea’ antolatu dute Madalenetan

Uztailaren 21etatik 25era bitarteko Arrigorriagako Madalenetan jarduera ezberdina proposatu dute Arrigorriagako gazteek, jaiak inoiz baino hobeto girotzeko

Arrigorriagako Gazteakeko kideak, mozorratuta inauteri alternatiboetan, joan den otsailean // Geuria

Uztailaren 21etatik 25era bitarteko Arrigorriagako Madalenetan jarduera ezberdina proposatu dute Arrigorriagako gazteek, jaiak inoiz baino hobeto girotzeko. Arrigorriagako gazteek ondo baino hobeto erakutsi zuten joan den otsailaren amaieran gaur egun zuhurtziadun jai-jarduerak antolatzea posiblea dela eta Madalenei begira hurrengo pausua eman dute.

Horrela, aurtengo jaietako egun bakoitzean erronka edo ‘txallenge’ bat prestatu dute kuadrilla parte-hartzaileentzat:

  • Uztailak 21, osteguna | Karaokea
  • Uztailak 22, barikua | Oliba-hezur jaurtiketa
  • Uztailak 23, zapatua | Olinpiadak
  • Uztailak 24, domeka | Mozorro Eguna. Gaia: telebista
  • Uztailak 25, astelehena | Tortilla eta paella txapelketa eta tiragoma txapelketa

Txallengeetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute Arrigorriagako Gazteak taldetik eta azken eguna uztailaren 10a izango da. Kuadrillak osatzeko orduan taldeek gutxienez 5 pertsona izan beharko dute eta 16 urtetik gorakoak izan beharko dira.

Txallenge bakoitzan puntu kopuru jakin bat irabaziko du kuadrilla bakoitzak. Jaietako azken egunean puntuen kontaketa egingo da eta irabazle bi izendatuko dituzte.

  • Lehen saria kuadrilla osoarentzako bazkaria izango da Arrigorriagako Elizondo tabernan
  • Bigarren saria Mississippiko tortillak izango dira kuadrilla osoarentzat ere

Bideoa | Arrigorriagako gazteek inauteri alternatiboak egin dituzte herrian zehar

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak