→Arrigorriaga

Egitaraua | Kale Gorrian Fest musika jaialdia egingo da uztailaren 16an Arrigorriagan

Arrigorriagako Soinuarri musika elkarteak Kale Gorrian Fest jaia antolatu du uztailak 16rako (larunbata). Goizeko hamabietatik gaueko ordu bata arte zortzi kontzertu eskainiko dituzte hainbat euskal taldek

Belardi Rockers Arrigorriagako musika taldea // Geuria

Arrigorriagako Soinuarri musika elkarteak Kale Gorrian Fest jaia antolatu du uztailaren 16rako (larunbata). Goizeko hamabietatik gaueko ordu bata arte zortzi kontzertu eskainiko dituzte hainbat euskal taldek: The Cowboy Angels edo Cheluman eta Belardi Rockers Arrigorriagako taldeak izango dira horietako batzuk. Rock, soul, punk zein rap estiloak entzun ahalko dira kontzertuetan. Gehienak kalean egingo dira (Lamierretako frontoian, Barua parkean eta Pergolan); euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan edo Joan XXIII.aren plazan.

KALE GORRIAN FEST 2022 – EGITARAUA

12:00-13:15 The Cowboy Angels (Arrigorriaga-Bilbo). Americana.
Lamierretako frontoian (euria bada, udaletxeko arkupeetan)

13:30-14:45 Mississippi Queen (Getxo). Soul.
Barua parkean (euria bada, Joan XXIII.aren plazan)

17:00-18:00 Negra Cucaracha Terrorfolk (Gasteiz). Terrorfolk.
Barua parkean (euria bada, udaletxeko arkupeetan)

18:15-19:15 Lomoken Hoboken (Barakaldo). Blues / Rock / Sourthern.
Udaletxeko plazan (euria bada, Joan XXIII.aren plazan)

19:30-20:30 Blakkat Mentxu (Zalla). Hard-rock.
Joan XXIII.aren plazan

20:45-21:45 Cristo Mutante (Medina de Pomar). Punk.
Pergolan (euria bada, udaletxeko arkupeetan)

22:00-01:00 Belardi Rockers + Cheluman (Arrigorriaga). Rap / Dub
Udaletxeko arkupeak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak