→Arrigorriaga

Kirol teknikaria hautatzeko prozesua hasi du Arrigorriagako Udalak

Arrigorriagako Udalak erdi mailako Kirol Teknikariaren lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua jarri du martxan. Hautagaiek bete beharreko eskakizunak bi dira: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate-titulua izatea eta euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna edukitzea.

Arrigorriagako kiroldegia // Geuria

Arrigorriagako Udalak erdi mailako Kirol teknikariaren lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua jarri du martxan. Aukeraketa A2 lan kategoriakoa da eta lehiaketa-oposaketa sistemaren bidez egingo da. Izena emateko epea abuztuaren 9ra arte dago zabalik.

Hautagaiek bete beharreko eskakizunak bi dira: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitateko graduaren titulu akademikoa izatea eta euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea (C1 edo EGA motakoa) edukitzea. Langileak bete beharko dituen zereginak koordinazio funtzioak eta kirol dinamizazio komunitarioaren funtzioak izango dira.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, izena emateko inprimakia bete eta udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) entregatu beharko dute. Epea bukatutakoan, onartuen zerrenda eta azterketaren data argitaratuko ditu Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak