→Arrigorriaga

Bideoa | ‘Kirolariak plazara!’ ekimenak Arrigorriagako 22 kirol talde bildu ditu

Herriko kirolari egiten dioten ekarpena eskertzeko, Arrigorriagako Udalak Kirolariak plazara! sariketa antolatu du urtarrilaren 20an, Lonbon. Guztira herriko 22 talde eta elkarte bildu dira aretoan, eta banan-banan omendu dituzte, ekimenaren lehen edizioan. Ondoren, sari bereziak eta publikoaren sariak banatu dituzte ekitaldian.

Hautaketan 672 arrigorriagarrek hartu dute parte, eta 10 pertsona zein talde proposatu dituzte omendutako hiru modalitateetarako: “Emakume kirolari” onena, “Kirol-ibilbide” oparoena eta “Kirolari nagusia”. Hala, hauek izan dira herritarren babes gehien jaso duten aukerak kategoria bakoitzean:

  • Emakume kirolaria: Andrea Barona, taekwondo kirolaria
  • Kirol-ibilbidea: Mikel Rico futbolaria (norbanakoan) eta Garriko Taekwondo (taldekoan)
  • Kirolari nagusia: Joseba Urrutikoetxea, kirolari askotan jarduna, oinez zein bizikletan

Udalak, gainera, “Kirola eta Euskara” aitortza berezia egingo dio Padura saskibaloi taldeari. Era berean, “Kirol-ibilbidea” modalitatean, “Aitzindariak” aitortza berezia egin die hiru figurari: Maruja Torres (Adiskideak emakumeen futbol taldearen sortzailea), Jose Maria Zaballa (Etorkizun futbol taldearena) eta José Miguel Nieva (Padura saskibaloi taldekoa). Azkenik, Juan Carlos Muñoz kiroldegiko zuzendariarentzako eta Lonbo Arrigorriagako Tenis Klubaren sortzailearentzako —2019an zendu zen Jesús Luengo (Chus)— ere izan dituzte hitzak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak