→Arrigorriaga

Arandia zahar etxeko emakumeek proposatuko dituzte Lamiaenako hausnarketa feministetako gaiak

Bi asterik behin hartuko dute parte ‘Ostegunak gure artean’ dinamikan. Azken hizketaldian, publizitate sexistari buru hitz egin zuten

Arandia zahar-etxeko zenbait emakume // Arrigorriagako Udala

DomusVi Arandia adinekoen zentroko kideak Arrigorriagako Osasun Foroko partaide egin dira, eta taldeko jarduerez aparte, udalerriko gainontzeko eragileekin elkarlanean jardungo dute hemendik aurrera. Horrela, Lamiaenan astero antolatzen dituzten hizketaldietan parte hartuko dute Arandiako andrazkoek.

Emakumeen Etxean ostegun guztietan egiten dituzte berdintasunari eta feminismoari lotutako gaien inguruko hausnarketak, eta orain, zahar etxeko kideak hasiko dira bertan landuko diren ildoak proposatzen. Gainera, Lamiaenako partaideek aurretik landu dituzten gaien inguruko materiala lantzeko aukera izango dute saioak hasi baino lehen.

Momentuz, nagusiek bi asterik behin hartuko dute parte Ostegunak gure artean dinamikan, eta saioak online egingo dituzte gainontzeko partaideekin. Egin duten azken bilera publizitate sexistaren ingurukoa izan da, eta hizketaldian jardun duten guztiek “oso balorazio positiboa” egin dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak