Arrigorriagako Emakumeen Etxeak martxoan jarriko ditu abian Jabekuntza Feministako Eskolako lehen ikastaroak. Guztira lau izango dira, eta gehienak egongo dira andrazkoen osasunari eta ongizateari lotuta: bizkar osasuntsuaren, zoru pelbikoaren eta klimaterioaren inguruko klaseak izango dira horietako batzuk, eta hiru eta zortzi egunetan zehar eskainiko dituzte, gazteleraz.
Euskaraz egingo den Perreoa eta patriarkatua beheraino tailerra izango da eskolari irekiera emango dion lehen ekintza: bizkar osasuntsua izaten trebatzeko ikastaroarekin batera egingo dute martxoan. Gainontzekoak, berriz, apirila eta ekaina bitartean prestatu dituzte, eta azkena maiatzean egingo dute.
Lamiaenako kideek adierazi dutenez, ekintzak adin eta jatorri guztietako emakumeek munduari buruz duten pertzepzioa aldatzeko baliatuko dituzte. Horretarako, ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bultzatu nahi dituzte, eta Arrigorriagako Emakumeen Etxean osatu dute guztiak elkartzeko lekua, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea eskaintzeko.
Izen-ematea
Jabekuntza Eskolan parte hartu nahi duten andrazkoek gaurtik (urtarrilak 2) hilaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera. Interesdunek inprimakia bete eta lamiaena@arrigorriaga.eus helbidera bidali beharko dute, edo, nahiago badute, Lamiaenan aurrez-aurre egin inskripzioa, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era.
JABEKUNTZA FEMINISTAKO ESKOLAKO IKASTAROAK, 2023 | PROGRAMAZIOA
Perreoa eta patriarkatua beheraino tailerra (euskaraz)
Egunak: martxoak 14, 21, 28 eta 30
Ordutegia: 18:30-20:30
Bizkar osasuntsua (gaztelaniaz)
Egunak: martxoak 15, 22 eta 29
Ordutegia: 18:30-20:30
Zoru pelbikoa lantzen (gaztelaniaz)
Egunak: apirilak 18 eta 25, maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 eta ekainak 6
Ordutegia: 18:30-20:30
XXI. mendeko klimaterioa (gaztelaniaz)
Egunak: maiatzak 13, 17, 19, 24, 26 eta 31
Ordutegia: 13an 11:00-13:00, eta gainerakoetan, 18:15-20:15
Egitaraua | Lamiaena urriaren 19tik aurrera egongo da zabalik
