→Arrigorriaga

Urriaren 1ean zabalduko dute Lamiaena, Arrigorriagako emakumeen etxea

Arrigorriagako emakumeen etxea auzolanean margotzen hasiko dira datorren ostiralean (irailak 9). Lamiaenatik herritarrei deia egin diete animatu eta parte har dezaten: “Horrela, sarea egiten hasiko gara”.

Lamiaena emakumeen etxea // Geuria

Arrigorriagako emakumeen etxearen azken txukunketak asteburu honetan egingo dituzte: ostiralean, estalketa lanekin hasiko dira, eta larunbatean eta igandean, margoketa eta pintaketa artistikoarekin bukatuko dituzte egokitzapenak. Margoketaren ondoren, urriaren 1ean irekiko dute Lamiaena.

Lanak azkar burutzeko, pintaketa “auzolanean” egingo dute, eta parte hartu nahi duten herritar guztiei animatzeko deia egin diete: “Horrela, sarea egiten hasiko gara”. Antolatzaileek espero dute larunbatean hurbilduko direla herritar gehien eta iganderako prest egongo dela guztia: astearen bukaerarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik igandeko lanak atzeratzea posiblea den arren, irekiera data mantendu egingo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak