→Arrigorriaga

Egitaraua | Lamiaena urriaren 19tik aurrera egongo da zabalik

Asteartean, urriaren 18an, egingo dute etxearen 2022-2023 ikasturteko egitarauaren aurkezpena, eta 19tik hasita, Lamiaena irekita egongo da herritarrentzako

Lamiaenaren inaugurazio instituzionala // Geuria

Irailaren 30ean egin zuten Arrigorriagako Emakumeen Etxearen inaugurazio instituzionala, eta urriaren 1ean, “Ogia eta arrosak fest!” jaialdiarekin egin zioten ongi etorria. Orduan aurreratu bezala, Lamiaenaren urteko egitaraua prest zeukaten eragileek, eta programazio osoaz gozatzeko, hilaren erditik aurrera zegoen aurreikusita espazioa erabilgarri egotea.

Datorren asteartean, urriaren 18an, egingo dute etxearen 2022-2023 ikasturteko egitarauaren aurkezpena, 18:30ean, eta urriaren 19tik hasita, Lamiaena irekita egongo da herritarrentzako. Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era bitartean zabalduko ditu ateak espazioak, eta programazioa martxan egongo da.

Momentuz, Udaletik aurreratu dute lau gune edo ekintza bereizi aurkitu ahal izango direla bertan: jabekuntza eskola, eztabaidarako gune feministak, erakusketa guneak eta gune sortzaileak. Jabekuntza eskolak berdintasun egoeraz kontzientziatzeko eta hausnartzeko lekua eskainiko du, eztabaidatzeko gunean mahai-inguru zein hitzaldiekin sakonduko duten prestakuntza. Gune sortzaileetan, berriz, ahalduntzea sustatzeko proiektuak (feminismoarekin lotuta daudenak) aurrera ateratzeko espazioa eskainiko dute, irakurketa-kluba, denbora bankua eta abar.

LAMIAENA, 2022-2023 | PROGRAMAZIOA

EZTABAIDA GUNE FEMINISTAK
Indarkeria obstetrikoa hitzaldi tailerra. Magale elkartea (Gaztelaniaz)
Azaroak 17
Lamiaena
18:30
Azaroak 22
Abusu Zentro Soziokulturala
18:30

Haur jolasak: jostailu ez-sexistak. Ana Apika (Euskaraz)
Azaroak 23
Abusu Zentro Soziokulturala
18:00
Abenduak 10
12:30
Lamiaena

Kasilda, bukatzen ez den sua antzezlana (Euskaraz)
Abenduak 2
Lonbo Aretoa
19:30

Gizontasuna deseraikitzen hitzaldi-tailerra (Hizkuntza, aukeran)
Azaroak 16
18:30
Lamiaena

Emakume gazte eta helduek pairatzen dituzten indarkeriak hitzaldi-solasaldia. Biztu elkartea (Gaztelaniaz)
Martxoak 7
18:30
Lamiaena

Transen errealitatera hurbilduz. Errespetuz elkartea (Gaztelaniaz)
Maiatzak 18
18:30
Lamiaena

Autodefentsa ziberfeminista. Faktoria Lila (Gaztelaniaz)
Ekainak 7
18:30
Lamiaena

JABEKUNTZA ESKOLA
Urria-ekaina
Ahalduntze programa
Astearte eta ostegun arratsaldeetan, Udaletxeko prentsa gelan
Asteazken arratsaldeetan, Abusu Zentro Soziokulturalean

Urria-azaroa
Autodefentsa feminista tailerrak
Ama-alabak (Hizkuntza, aukeran)
Urriak 20, 27
17:00-19:00
Lamiaena

Emakume helduak, +16 urte (Gaztelaniaz)
Urriak 22, 29
11:00-14:00
Lamiaena
Azaroak 5
11:00-14:00
Lamiaena
Urriak 14, 21, 28
17:00-20:00
Abusun

Neska gazteak (12-16 urte)
Azaroak 4, 11, 18
17:00-20:00
Abusun

Urtarrila-otsaila
Nire gorputza gudu-zelaia da. Edertasun-kanonak eta feminismoak ikuspegi entilodifobiko batetik tailerra. Irati García (Euskaraz)
Urtarrilak 12, 19, 26
Otsailak 2, 9, 16, 23
Martxoak 2
18:30
Lamiaena

Martxoa
Perreoa eta patriarkatua beheraino tailerra (Elebitan)
Martxoak 14, 21, 18, 30
18:30
Lamiaena

Espalda sana tailerra (Gaztelaniaz)
Martxoak 15, 22, 29
18:30
Lamiaena
Data zehazteke
Abusun

Apirila-ekaina
Trabajando el suelo pélvico tailerra (Hizkuntza aukeran)
Apirilak 18, 25
18:30
Lamiaena
Maiatzak 2, 9, 16, 23, 30
18:30
Lamiaena
Ekainak 6
18:30
Lamiaena
Data zehazteke
Abusun

XXI.mendeko klimaterioa tailerra (Gaztelania)
Maiatzak 13
11:00-14:00
Lamiaena
Maiatzak 17, 19, 24, 26, 31
18:00
Lamiaena
Data zehazteke
Abusun
*Umeak zaintzeko zerbitzua egongo da, astebete lehenago abisatuz gero

ERAKUSKETAK
Arrigorriagako emakumeen argazkiak

GUNE SORTZAILEAK
Elkarte edo taldeek proposaturiko ekintzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak