→Arrigorriaga

Arrigorriagako hiru elkartek beren gela propioak izango dituzte Lonbo aretoan

Momentuz, Adecka merkatarien elkarteari, Hamaika antzerki taldeari eta Madalen emakumeen sareari utziko dizkiete espazioak, baina herriko edozein elkartek egin dezake eskaera

Lonbo aretoa // Geuria

Herriko eragile kultural eta sozialek hala eskatuta, Lonbo aretoan gela propioa eskainiko diete Arrigorriagako elkarteei, beren jarduna garatzeko erraztasunak eskaintze aldera. Momentuz, Adecka merkatarien elkarteari, Hamaika antzerki taldeari eta Madalen emakumeen sareari utziko dizkiete espazioak, baina gunearen erabilera egiteko, edozein elkartek egin dezake eskaera.

Taldeak, gelaz gozatzeko, eraikinaren oinarrizko arauei atxiki beharko zaizkie; halere, espazioa “modu autonomoan” kudeatu ahal izango dute, norbere beharrizanen arabera. Horrela, jarduna Arrigorriagan bertan garatu ahal izango dute, eta herrian egin beharreko ekimenak aurrera eramateko aukera gehiago izango dituzte.

Maite Ibarra alkateak azaldu duen bezala, eragileek egindako lana ezinbestekoa da Arrigorriagako bizitza sozial eta kulturala sustatzeko. Horregatik, egindako ekarpenak “balioan jartzeko” jarri dituzte eskura Udalarenak diren baliabide publikoak. Ekimenak, hain zuzen, gobernu taldeak bultzatutako Arrigorriagan hobeto bizitzeko 100 neurrien planaren 52. puntuari erantzuten dio: Lonbo Aretoaren erabilera sustatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak