Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Arrigorriaga

Lonbo aretoak Iratxe Fresneda arrigorriagarraren Tetuán filma ekarriko du martxoan

Urtarriletik martxora bost film eta ikuskizun bat eskainiko dute Arrigorriagako aretoan, euskara hutsean

|

Urtea euskarazko edukiekin hasi du Arrigorriagako Lonbo aretoak. Urtarriletik martxora bost film eta ikuskizun bat eskainiko dute Arrigorriagako aretoan.

Urtarriletik martxora umeentzako animazio-zikloa antolatu dute euskara hutsean igandeetan, 17:30ean: urtarrilaren 14an Mavka Basoaren Zaindaria ekarriko dute eta hilaren 28an familiei zuzendutako Marie de Jonghen Bo Jauna; otsailaren 25ean Yuku eta Himalaiako Lorea eta martxoaren 10ean Momiak.

Tetuan filmeko fotograma bat // Tetuan

Dokumentala, euskaraz

Martxoak, gainera gazte eta helduei zuzendutako euskarazko eduki gehiago ekarriko ditu: hilaren 2an Iratxe Fresneda arrigorriagaren Tetuán filma proiektatuko dute Lonbon. Iazko Urrian pantaila handira eraman zuten Tetuán.

Tetuan filmak Bilboko Zinebi jaialdian egin zuen estreinaldi bikoitza 2022an, GEURIAn jaso bezala, eta harrezgeroztik hainbat zinema-jaialditan lehiatu da. “Bizitzaren bidaia” bezala definitu zuen Fresnedak bere filma. Dokumentalean bertan, aita migratzailearen istorioaren jakin-minak gidatua, zuzendariak  iraganeko eta orainaldiko istorioen berreraikitzea eta bilaketa-bidaia kontatzen du.

Kontaketa honetan Tetuan, Almeria eta bere basamortua, Madrilgo kaleak, Pirinioak, Euskal Herriko txokoak eta Danubio ertzeko herrixka bat ezagutuko ditugu. Fresnedak ohiko kolaboratzaile batzuekin lan egin du: Laurent Dufreche eta Raúl López. Horiez gain José Ángel Iribar, Uxue Alberdi, Félix Linares, Roberto Moso, Amets Arzallus, Yunuen Cuenca, Kepa Acero, Teresa Campos, Javier Galparsoro (CEAR), Andoni Luis Aduriz, Ilaski Serrano, eta abar luze baten laguntza jaso du proiektuak.

Martxoaren 17an La Enana Naranja konpainiaren Zimurren Artean ikuskizuna ekarriko dute aretoko oholtzara, 12:30ean, etxeko txikientzat eta hilaren 23an Erre Produkzioak-en Bihar Arte Soilik filma, 19:30ean.

☉ Arrigorriaga

Irizpide feministak adosteko prozesua abiaraziko dute Arrigorriagan, jai ereduari buruzko hausnarketa errealista xede

Elkarlanerako gune honek hiru hitzordu antolatu ditu Lamiaenan: urriaren 14an, azaroaren 12an eta abenduaren 10ean

|

Lagun batzuk Arrigorriagako txupinazo egunean, iaz // Geuria

Zer ekitaldi antolatzen ditugu Arrigorriagan?, Nortzuk dira protagonistak?, Nola hartzen dira erabakiak?. Galdera horiei erantzuna emateko Arrigorriagako jaiak berdintasunean izeneko irizpide feministak adosteko prozesua abiaraziko du Udalak.

“Jaietan egiten diren ekintza guztiak (kirol arlokoak, erlijiosoak, gastronomikoak, musikalak…) gure kulturaren bereizgarri diren esanahi sinboliko handiko kultur adierazpenak dira”, azaldu dute udal ordezkariek. “Guzti honetaz hausnartzeko elkarlanerako gunea sortzea da helburua, jai ereduari buruzko hausnarketa errealista egiteko eta Madalenak feministak egiteko oinarrizko irizpide batzuk adosteko”.

Prozesu hau herritar orori zabalik dago eta hiru hitzordu izango ditu Lamiaenan: lehena urriaren 14an izango da eta gainontzekoak azaroaren 12an eta abenduaren 10ean. Saioak 18:00etatik 20:00ak arte antolatu dituzte eta izena ematea beharrezkoa da berdintasuna@arrigorriaga.eus helbidearen bidez edo 944 020 200 telefono zenbakira deituz.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Zabaldu dute Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketan izena emateko epea

Aurtengo edizioa urtarrilaren 18an eta 19an antolatu dute eta Canicross ETL txakurkrosa, Txakurkros eta trail herrikoia, Mendi Martxa, Mendi maratoi erdia eta Hasiberri traila prestatu dituzte

|

Parte-hartzaile bat, 2021ean // Geuria

Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketa 2025eko urtarrilaren 18 eta 19an antolatu dute eta bertan izena emateko epea zabaldu dute SportManiacs.com webgunean.

Iaz bezala, kirol probak egun bitan antolatu dituzte, betiko probekin: Canicross ETL txakurkrosa, Txakurkros eta trail herrikoia, Mendi Martxa, Mendi maratoi erdia eta Hasiberri traila.

Egutegia | Ausartak Mendi Lasterketa 2025

Urtarrilak 18, larunbata
– 10:00 Canicross ETL txakurkrosa (6k 150+)
– 11:30 Txakurkros eta trail herrikoia (2,5km)

Urtarrilak 19, igandea
– 09:00 Mendi martxa (20k 1.000+)
– 10:30 Mendi maratoi erdia (21k 1.100+)
– 11:00 Hasiberri trail (9,5k 500+)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagarren argazkiek osatuko dituzte 2025eko udal egutegiaren irudiak

Gaia “Arrigorriagako auzoak, jendea eta txoko ezkutuak” izango da eta argazkiak bidaltzeko azken eguna urriaren 27a

|

Argazki kamera bat // Nikita TbTBsBYeYa, Unsplash

Arrigorrigako Udalak argazki-lehiaketa bat antolatu du irudi onenekin 2025eko udal egutegia osatzeko. “Helburua da herritarrek Arrigorriagari eta bere jendeari buruz duten ikuspegi berezi eta bakarra jasotzen duen egutegia sortzea”, azaldu dute udal ordezkariek. “Arrigorriaga bere biztanleen begiradaren bidez ezagutu ahal izatea”.

Gaia “Arrigorriagako auzoak, jendea eta txoko ezkutuak” izango da eta argazkiak bidaltzeko azken eguna urriaren 27a. Epea itxita, epaimahai batek azala eta hilabete bakoitzeko argazkiak aukeratuko ditu.

Udaletik baldintza batzuk azpimarratu dituzte interesdunek parte hartu ahal izateko: bidali beharreko argazkiak formatu horizontalean egindakoak izan beharko dira eta Euskara Zerbitzura bidali beharreko e-postan hurrengo informazioa gehitu beharko dute parte-hartzaileek:

– Izen abizenak (eta goitizena, aukeran)
– Helbidea
– Telefono zenbakia
– Argazkia ateratako lekua eta data

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Malmasingo Lagunak elkarteak hitzaldi zikloa ekarriko du Arrigorriagara Europako Jardunaldietan

‘Komunitate sareak ehuntzen: Abrisketatik Malmasinera’ izeneko hitzaldi zikloan Jagoba Hidalgok, Josu Narbartek, Maite Iris Garciak eta Teresa Campos arrigorriagarrek hartuko dute parte

|

Abrisketako Done Peri // Geuria

Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu berriro Bizkaiko Foru Aldundiak urrian zehar lurraldeko 71 udalerritan. Aurten, “Bide, sare eta loturen ondarea” izango da jardunaldien gaia, eta Hego Uribe eskualdean hamaika jarduera antolatu dituzte.

Hitzaldiak, bisita gidatuak eta ihes gelak izango dira hilabetean zehar Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugaon eta Zeberion.

Arrigorriagan ‘Komunitate sareak ehuntzen: Abrisketatik Malmasinera’ izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute:
Malmasinen eta Abrisketako Done Perin egiten ari diren lanei buruzko azken datuak ezagutaraziko dituzte hitzaldi-ziklo baten bitartez. Bertan Jagoba Hidalgok, Josu Narbartek, Maite Iris Garciak eta Teresa Campos-Lopez arrigorriagarrek hartuko dute parte.

Hitzaldi zikloa Edurne Garitazelaia kultur etxean antolatu dituzte urriaren 23an, 24an, 29an eta 30ean eta ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Teresa Campos // Geuria

Egitaraua | Komunitate sareak ehuntzen: Abrisketatik Malmasinera

Urriak 23, 19:00-20:30: Malmasinetik Burdin Aroari begirada bat. Jagoba Hidalgo
Urriak 24, 19:00-20:30: Erdi Aroko paisaiak eraikitzen Euskal Herrian. Josu Narbarte
Urriak 29, 19:00-20:30: Zer esaten digu osteoarkeologiak? Arbasoak, nola bizi eta nola hil ziren. Maite Iris Garcia
Urriak 30, 19:00-20:30: Abrisketa, zer berri? Nora goaz? AR.GU.I.A. Proiektua: ibilbide berriak. Teresa Campos-Lopez

Izena ematea: malmasingolagunak@gmail.com (ez da erreserbarik egin behar)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Ibilbide historiko-toponimikoak antolatu dituzte Arrigorriagan, larunbatean

Ordubete inguruko ibilbidearen helburua Arrigorriagaren historia eta toponimia ezagutaraztea da, Malmasingo Lagunak elkartearen eskutik

|

Arrigorriaga, airetik // Geuria

Malmasingo Lagunak elkarteak ibilbide historiko-toponimikoak antolatu dituzte Arrigorriagan datorren urriaren 5ean. Hitzordu bi prestatu dituzte, euskaraz eta erdaraz. Ibilbidea doakoa izango da eta edonork hartu ahalko du parte bertan.

Euskarazko txanda 12:00etan izango da Argala plazako udaletxeko arkupeetan (erdarazkoa 10:00etan izango da). Bertan Asier Ibarretxe eta Juanjo Agirre kideek hizlari lanak egingo dituzte Arrigorriagako kaleetatik ibilbidea egiten duten bitartean. Ibarretxek ‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’ argitaratu zuen 2021ean eta Agirre ‘Toponimia de la anteiglesia de Arrigorriaga’ liburuaren egilea da.

“Ordubete inguruko ibilbidearen helburua Arrigorriagaren historia eta toponimia ezagutaraztea da”, azaldu du Asier Ibarretxek Malmasingo Lagunak elkartetik. “Denboraren poderioz desagertu edo aldatu diren izenak berreskuratu nahi ditugu ere”, gehitu du Asierrek.

Ibilbidea herri osotik egingo dute eta bidean zehar topatuko dituzten etxeak, baserriak, eraikin edo leku jakin batzuen inguruko azalpenak egingo dituzte.

Osorik irakurri