→Arrigorriaga

Arrigorriagako ludoteka Lamiaenara lekualdatu dute, umeak “gusturago eta goxoago” egoteko

Zerbitzua astelehenean (urriak 17) jarriko da martxan, eta ekainera arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era bitartean

Arrigorriagako ludoteka berria Lamiaenan // Arrigorriagako Udala

Orain arte, Lonbo Aretoan eskaini izan dute Arrigorriagako ludoteka zerbitzua. Aurten, Lamiaena Emakumeen Etxearen irekierarekin batera, eraikinaren beheko solairura (lehen liburutegia zena) lekualdatuko dute. Udaletik esan dutenez, gela zabalagoa da, eta, beraz, egokiagoa ludotekarako; izan ere, umeak “gusturago eta goxoago” egongo dira bertan.

Haurrek zein gurasoek ostiralean (urriak 14) izan dute gune berria ezagutzeko aukera, familientzako antolatutako ate irekietan. Halere, zerbitzua astelehenean (urriak 17) jarriko da martxan, eta ekainera arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era bitartean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak