Abenduaren 3a ospatzeko, hainbat ekintza eta jarduera kultural antolatu dituzte Arrigorriagan. Euskararen Egunean, Mikel Urdangarin musikariak kontzertua eskainiko du Lonbo aretoan, 19:00etan. Sarrerak egunean bertan lortu daitezke, lehiatilan, 18:00etatik aurrera; bestela, aldez aurretik ere erosi ahal izango dira sarean.
Larunbatari ongietorria egiteko, berriz, abenduaren 1ean eta 2an, umeentzako ekitaldiak prestatu dituzte herrian. Ostegunean, Potx eta Lotx pailazoek Kalean bizirik ikuskizuna eskainiko dute. Ostiralean, Euskal Soinu Tresnekin jolasean emanaldia egongo da.
