→Arrigorriaga

Arrigorriagako EAJ, PSE eta NOA alderdiek TAOaren ordenantza onartzea eskatu diote gobernu taldeari

Arrigorriagako oposizioko hiru alderdiek “modu formalean” eskatu diote Arrigorriagako gobernu taldeari Abusun Trafiko eta Aparkatzeko Ordenantza (TAO) onartzea “aparkatzeko arazoak areagotu baino lehen”. Duela aste batzuk, Bilboko Udalak TAOren ordenantzan ondoko udalerriekiko hitzarmenak sortzeko xedapena gehitzea onartu zuen eta Idoia Molina Auzoak eta Hiri zinegotziak martxoaren hasieran azaldu zuenez, “La Peña auzoan TAOa ezartzeko ordenantza maiatzeko Bilboko Udaleko osoko bilkuran onartzeko asmoa du Bilboko Udalak

Abusuko zubia, auzoaren sarreran // Geuria

Arrigorriagako oposizioko hiru alderdiek “modu formalean” eskatu diote Arrigorriagako gobernu taldeari Abusun Trafiko eta Aparkatzeko Ordenantza (TAO) onartzea “aparkatzeko arazoak areagotu baino lehen”. Duela aste batzuk, Bilboko Udalak TAOren ordenantzan ondoko udalerriekiko hitzarmenak sortzeko xedapena gehitzea onartu zuen eta Idoia Molina Auzoak eta Hiri zinegotziak martxoaren hasieran azaldu zuenez, “La Peña auzoan TAOa ezartzeko ordenantza maiatzeko Bilboko Udaleko osoko bilkuran onartzeko asmoa du Bilboko Udalak. Horrela izatekotan hilabete horretan bertan TAO sistema martxan jarriko litzateke”.

Horiek horrela, Arrigorriagako gobernu taldea Abusuk TAO aparkatzeko sistema izan dezan ordenantza berri bat erredaktatzen hasi zen duela egun batzuk. Zinegotziak azaldu zuen maiatzean TAO sistema La Peñan jarriko badute eta Abusukoa martxan egonik, “denbora tarte mugatu bat” egongo dela zeinean La Peñako auzotarrek euren ibilgailuak Abusun aparkatuko dituzten, eta horrek aparkatzeko arazoak areagotu ditzakeela: “Hori gerta ez dadin, beharrezkoa da Arrigorriagak ere aparkalekuaren erregulazio-sistema propioa izatea”, azaldu dute Arrigorriagako EAJ, PSE eta NOA alderdiek”.

Abusuko aparkaleku arazoa konpontzeko aurrerapauso handia egin dute Bilbok eta Arrigorriagak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak