Sareak

☉ Arrigorriaga

Teodosia Ortega parkeko igogailua berritzeko obrak datozen asteotan hasiko dituzte Arrigorriagan

Guztira 75.875,47 euroko aurrekontua izango du TK Elevadores España S.L. enpresak egingo duen esku hartzeak

|

Teodosia Ortega parkeko igogailua // Geuria

Arrigorriagako Udalak Teodosia Ortega parkeko (lehen Barua parkea zena) igogailua aldatuko du. Obrak datozen asteotan hasiko dituzte, eta atzerapenik egon ezean, 20 astetan bukatu. Guztira 75.875,47 euroko aurrekontua izango du TK Elevadores España S.L. enpresak egingo duen esku hartzeak.

Orain arte egin dituzten ordezkapenek “behin-behineko neurri” bezala baino ez dute funtzionatu, matxurek zerbitzua gelditzera behartzen zutenean berriro martxan jarri eta erabiltzaileei eragozpenak ekiditeko. Arazoak sortzen dituztenak igogailuaren piezak direnez, baina, helburua igogailua “osorik” aldatzea da jarduketaren helburua.

Kalteen zergatiak

Herri-gobernuak otsailean azaldu zuen matxura gehienak “antzinatasunarekin eta erabilera jarraituarekin lotutakoak” zirela, igogailua ehunka lagunek erabiltzen baitute egunero. Trenbidearen beste aldean bizi diren auzotarrez gain, institutuko ikasleek, nagusien egoitzara doan jendeak zein futbol zelaira entrenatzera doazen kirolariek baliatzen dute zerbitzua.

Hala ere, igogailuak sufritu dituen kalteetako asko “gizalegearen kontrako ekintzek” ere sortu dituzte. “Ekintza bandalikoak” direla-eta, 5.000 eurotik gorako konponketak egin behar izan dituzte martxan mantendu ahal izateko.

☉ Arrigorriaga

Teilatu zati bat erori da Martiartu auzoan, Arrigorriagan

|

Argazkia: Geuria

Teilatu zati bat erori da gaur arratsaldean Martiartu auzoan, Arrigorriagan, Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dutenez.

GEURIA Martiartura bertaratu da eta teilatuaren zati txiki bat erori da. Lekukoek adierazi dutenez, trasteleku batzuen gainean erori da teilatu zatia eta ez du zauriturik eragin.

Eraikinaren balorazioa egin dute suhiltzaileek eta enpresa pribatu batek konponduko du teilatua, etxebizitza jabegoak ordainduta.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Aurten 42 kuadrillak hartu du parte Arrigorriagako jaietako Gazte Olinpiadan

|

Gazteen eguna izan zen atzo Arrigorriagako jaietan. Bazkaria izan ostean eta bingo musikatuaren ondoren, dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Gazte Olinpiadak egin zituzten.

Aurten 42 kuadrillak hartu dute parte. Jon Ander Paredes Gazte Olinpiadako partaidearekin berba egin dugu!

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Arrigorriagako Gazte Olinpiadak errekor guztiak hautsi ditu

|

Dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu da Arrigorriako gazteen bazkaria, eta bazkalostean egiten duten Gazte Olinpiada.

Aurten, gainera, eta Pariseko Joko Olinpikoen pare jarri nahian, errekor guztiak hautsi dituzte bai partaidetzan eta bai proba ezberdinetan erakutsi duten mailagatik.

GEURIA bertan egon da, eta giro bikainaren testigu izan gara.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Gora Arrigorriagako jaiak! Hasi dira Madalenak!

Pregoia irakurri eta txupina bota bezain pronto festak eztanda egin du herriko plazan eta baita txosnagunean ere

|

Gazteak jai giroan // Geuria

Jaiak eztanda egin du Arrigorriagan. Pregoia irakurri eta txupina botatzearekin batera musikak, algarak eta ospakizunak bete ditu herriko kaleak. Lau talderen artean banatu dute aurten ardura hori, Kilimusi, Sial, Done Periko koadrila eta Abusuko Arrantza eta Casting Kluba.

Jai hasieran izan gara eta hau da egin dugun bideoa! Ondo pasa!

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Jaiak eztanda egin du Arrigorriagako Madalenetan, musika, algara eta sargoria bidelagun

Pregoia irakurri eta txupina bota bezain pronto festak eztanda egin du herriko plazan eta baita txosnagunean ere

|

Gazteak jai giroan // Geuria

Jaiak eztanda egin du Arrigorriagan. Pregoia irakurri eta txupina botatzearekin batera musikak, algarak eta ospakizunak bete ditu herriko kaleak. Lau talderen artean banatu dute aurten ardura hori, Kilimusi, Sial, Done Periko koadrila eta Abusuko Arrantza eta Casting Kluba.

Jai hasieran izan gara eta hau da iruditan jaso duguna!

Osorik irakurri