Sareak

☉ Arrigorriaga

Iratxe Fresnedak ‘Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea. Eguna’ argazki-erakusketa hasi du Arrigorriagan

Otsailaren 29ra arte Tetuan filmaren grabazioan egindako argazkiak ikusteko aukera izango dute herritarrek, astelehenetik igandera

|

Argazki-erakusketako obretako bat // Iratxe Fresneda

Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria aretoak Iratxe Fresneda zinemagilearen Tetuan. Kanpoaldea/Barnealdea. Eguna izeneko argazki-erakusketa abiarazi du. Otsailaren 29ra arte Tetuan filmaren grabazioan egindako argazkiak ikusteko aukera izango dute herritarrek, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00ak arte eta domeketan, 12:00etatik 14:00ak arte.

“3.000 argazki baino gehiago ditut eta horien arteko aukeraketa bat izan da Arrigorriagako udaletxean ikusiko direnak”, azaldu dio zinemagileak GEURIA komunikabideari. Aukeraketa hori Saioa Etxebarria komisarioarekin egin zuen Fresnedak 2023ko apirilaren 20tik maiatzera 6ra Donostiako Alderdi Eder Udal Liburutegi Nagusian egindako erakusketarako. Arrigorriagako Euskaldun Berrian Fresnedak berak egindako 100×70 zentimetroko formatuko 20 argazki ikusi ahal izango dituzte bertara hurbilduko direnek: “Filmaren grabaketarako bide pilo bat exploratu genituen, grabaketetan fase asko daudelako: lokalizazio lanetarako, produkzio lanetarako… Harrera-lekuak, igarotze-lekuak eta pertsonak, haien lagunak eta senideak dira erakusketaren begiradaren xede”.

Iratxe Fresneda: “3.000 argazki baino gehiago ditut eta horien arteko aukeraketa bat izan da Arrigorriagako udaletxean ikusiko direnak”

Arrigorriagarraren ‘Tetuan’ filma martxoaren 2an proiektatuko dute Arrigorriagako Lonbo aretoan, eta horren haritik prestatu dute dokumentalaren filmaketan egindako argazkiak. “Lanaren eragilea munduan zehar gertatzen ari den pertsonen mugimenduari lotutako aurpegien eta paisaien bilaketa da. .

Iratxe Fresneda // Geuria

‘Tetuan’ bere hirugarren lana da eta Arrigorriaga herria du proiektuaren ardatzetako bat, dokumentalaren protagonistetako bat, Carmelo Fresneda, Iratxeren aita, herrikoa baitzen. Filmak Bilboko Zinebi jaialdian egin zuen estreinaldi bikoitza 2022an, GEURIAn jaso bezala, eta harrezgeroztik hainbat zinema-jaialditan lehiatu da. “Bizitzaren bidaia” bezala definitu zuen Fresnedak bere filma. Dokumentalean bertan, aita migratzailearen istorioaren jakin-minak gidatua, zuzendariak  iraganeko eta orainaldiko istorioen berreraikitzea eta bilaketa-bidaia kontatzen du.

Argazki-erakusketako lan bat // Iratxe Fresneda

Tetuanetik mundura

Saioa Etxebarria komisarioaren arabera, “Tetuán ez fikziozko film bat da, baina road movie bat da ere. Bertan, begirada pertsonalbatetik autoreak atzeman eta aztertzen dituen lekuak igarotze-lekuak eta etxeinprobisatuak dira aldi berean. Tetuánek egiten duen bidaia zinemagilearen aitarenarrastoei jarraitzeko ekindako prozesu bat da, bidaia zinematografiko bati ekiteko aitzakia.Tarteka, begirada behatzaile eta partehartzaile batetik, filmaren protagonisten bidelagungisa jarduten du Fresnedak, eta haien erregistroa egiten du Danubio ibaiaren ertzetatik, Madrilgo kaleetatik, Saharako basamortutik, Tetuango zokotik eta Euskal Herriko parajeetatik. Jasotzen dituen bat-bateko irudiak organikoak dira eta panpina errusiar batenantzera biltzen dituzte barnean begiradak, paisaiak, herriak, eguneroko bizitzak,mugimendua, argiak eragiten dion lilura eta bazterretako istorioei darien edertasuna. Zinemaren eta argazki sorta honen arteko ezinbesteko loturak, filmaketaren egunkari gisaez ezik, besteen bizitzako uneak atzemateko ere balio izan dio, gero gure esperientzienparte bihurtzeko”.

☉ Arrigorriaga

Doako edoskitze tailerra antolatu du Arrigorriagan Altzoan Zaintza Sareak

Tailerra interesa duten emakume guztientzat antolatu dute otsailaren 12an, 17:00etan eta aurretiko esperientziarik ez dela behar nabarmendu dute Altzoanetik

|

Emakume bat, haur batekin // Ana Curcan, Unsplash

Altzoan Zaintza Sareak, Ene Amatxorekin elkarlanean eta Arrigorriagako Udalaren zein Rural Kutxaren babesarekin doako edoskitze tailerra antolatu du Lamiaena emakumeen etxean.

Tailerra interesa duten emakume guztientzat antolatu dute otsailaren 12an, 17:00etan eta aurretiko esperientziarik ez dela behar nabarmendu dute Altzoanetik.

“Edoskitzea elikadura baino askoz gehiago da: lotura, informazioa, erabakiak eta laguntza ere bai”, iragarri dute Altzoan Zaintza Saretik. “Horregatik, edoskitze tailer honetara gonbidatzen zaitugu, interesa duten pertsona guztientzat irekia: haurdun egon edo ez, edoskitze prozesuan ari direnak, etorkizunean ama edo aita izan nahi dutenak, edo, besterik gabe, jakintza handitu eta lagundu nahi dutenak”.

Gune segurua, errespetuzkoa eta inklusiboa izango da, errealitate eta ibilbide ezberdinetatik hitz egiteko eta zalantzak partekatzeko. “Zure zain gaude!”.

Izena emateko Instagram bidez idatzi ahal dute interesdunek edota 660 202 438 telefono zenbakira Whatsappa bidali (Eneritz @eneamatxo)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Garrikoko kirolariek 21 domina eskuratu dituzte Euskadiko Teknika Txapelketan

Urrezko zortzi domina, zilarrezko beste zortzi eta brontzezko bost eskuratu dituzte joan den asteburuan, Bilbon

|

Garrikoko kirolariak // Garriko Taekwondo Taldea

Joan den asteburuan Taekwondoko Euskadiko Teknika Txapelketa antolatu zuten Bilboko Miribilla pilotalekuan eta bertan izan ziren Arrigorriagako Garriko Taekwondoko kirolariak.

Guztira 21 domina eskuratu zituzten: urrezko zortzi, zilarrezko beste zortzi eta brontzezko bost.

Hauek izan ziren domina horiek eskuratu zituzten borrokalariak, kategoria bakoitzeko:

Emakumezkoen hirukotea, Bilbon // Garriko Taewkondo taldea

Kadeteak emakumezkoak
– Lur guerra urrea

Kadete mutilak
– Izei Intxaurraga: urrea

Kadeteak A emakumezkoak
– Aiara Alves: zilarra
– Leire Perea: brontzea

Kadeteak A mutilak
– Julen Fernandez: zilarra
– Iago Garcia: brontzea

Bikote kadetea
– Iago Lur: urrea
– Julen Aiara: zilarra
– Izei Leire: brontzea

Junior emakumezkoak
– Laura Ferreira: urrea
– Irati Amador: zilarra

Junior mutilak
– Iñigo Pereira: urrea
– Haritz Amador: zilarra

Senior emakumezkoak
– Itxaso Hernandez: urrea
– Irati Velada: zilarra
– Ariane Martinez: brontzea
– Izaskun Velez 6
– Elaia Garcia 7
– Andrea Barona 8
– Nahia Agirre 9

Hirukote emakumezkoak
– Itxaso, Ariane, Irati: urrea
– Nahia, Izaskun, Elaia: zilarra

Senior gizonezkoak
– Javier Rodriguez 4

Bikote Junior
– Laura Ferreira Iñigo Pereira: urrea
– Irati Amador Haritz Amador: brontzea

Bikote Senior
– Andrea Barona Javier Rodriguez: zilarra

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

824 partaide eta txakurkros proba luzeagoa eskainiko du Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketaren zazpigarren edizioak

Asteburu honetan 583 gizonek (% 70) eta 241 emakumek (% 30) hartuko dute parte urteroko “derrigorrezko” hitzorduan bilakatu den Ausartak Mendi Lasterketan

|

Ausartak Mendi Lasterketaren zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Arrigorriagako udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta asteburu honetan parte-hartzaileek jantzita eroango duten kamiseta teknikoaren eredu baten ondoan.

Urtarrilaren 17an eta 18an antolatu dute zazpigarren edizioa eta 824 korrikalari izango ditu, 2025ean baino 100 gehiago. “Arrigorriaga kirolaren eta mendiaren hiriburu bihurtuko da berriro”, iragarri du pozik Maite Ibarra herriko alkateak. Igandean espero da jende gehien: bertan izena emateko epea iazko urriaren 1ean zabaldu ziren eta aste bitan saldu ziren denak. Larunbateko proban 173 pertsonak eman dute izena (116 gizon eta 57 emakume). Igandekoan 654 parte-hartzaile egongo dira (464 gizon eta 190 emakume). Laburbilduz, 583 gizonek (% 70) eta 241 emakumek (% 30) hartuko dute parte asteburu honetako probetan.

“Kirol eskaintza zabala” eskainiko duen asteburua izango dela aurreikusi du Ibarrak, edozein adineko eta prestaketa maila duten pertsonei zuzendua, hain zuzen.

Mikel Fuentes Ausartak Mendi Lasterketako kideak xehetasun guztiak eskaini diezkie komunikabideei: “Urtez urte, Ausartak Mendi Lasterketak hazkunde nabarmena izan du”, azaldu du elkarteko kideak. “Ez bakarrik parte-hartzaileen kopuruari dagokionez; baita antolakuntzaren kalitateari, ingurue naturalaren konpromisoari eta segurtasunaren aldeko apustuari dagokionez ere”.

Mikel Fuentes, gaurko prentsaurrekoan // Geuria

Makina bat berritasun

Aurtengo edizioa berrikuntzez josita dator. Lehena, txakurkros ibilbidearen aldaketa da: 5,5 kilometro eta 120 metroko desnibel positiboa izatetik 12,2 kilometro eta 440 metroko desnibel positibokoa izatera igaroko da, parte-hartzaileen iradokizunei kasu eginez.

Bigarrena, Txakurkros lasterketaren itzulera Euskadiko Txakurkros Ligara (ETL).

Hirugarrena Mendikosolo Trail Pilotoa da: “Harrera ona izatekotan, azken proba hau iraunkorra bihurtuko dugu”, azpimarratu du Fuentesek.

Laugarren berritasuna segurtasuna indartzea izango da. Bexen Cardiorekin egindako elkarlanaren ondorioz, desfibriladore bi ipiniko dituzte Arrigorriagako proban.

Bosgarrenez, lasterketaren sarrera ofiziala etiketa berdearekin egingo dute aurten. Honek esan nahi du ingurumenarekin konpromisoa berretsiko duela asteburuko probak.

Solidaritatea, ardatz

Lasterketaren ekimen solidarioa ahaztu behar ez den beste kontu bat da: aurten ere, jasoko den diruaren zati bat Ane Sindrome Red ekimenari bideratuko diote Ausartakekoek: izen emate bakoitzak euro biko prezioa izango du. “Horrek egiten du Ausartak-en proba hain berezia parte-hartzaileen artean”, azpimarratu du Maitek eta eskerrak eman dizkio Ausartak Ludiko Kirol Elkarteak egindako lanari.

Egitaraua | Ausartak Mendi Lasterketa 2026

Urtarrilak 17, larunbata
10:00 Ausartak Canitrail
10:30 Mendikosoko Trail (proba pilotoa)

Urtarrilak 18, igandea
10:30 Mendi Maratoi Erdia
11:00 Hasiberri Trail
11:10 Martxa Laburra

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Amalur liburudendak aitortza berezia jaso du Merkataritza Jaialdian euskararen alde egindako lanagatik

Gainera, udalerriko Kreta Loreak saltokia finalista izan da Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan

|

Iker Albizua, Amalurreko jabea // Geuria

Bizkaidendak elkarteak Merkataritza Jaialdia antolatu du duela egun batzuk eta Arrigorriagako Amalur liburudendak aipamen berezia jaso du euskararen alde egindako lan eta konpromisoagatik. Amalurrek 1995ean zabaldu zituen ateak lehen aldiz eta gaur egun arte euskarazko liburu eta jolas ugari dituzte adin guztietako haurrentzat.  Iker Albizua Uriondo da liburutegiaren jabea eta bertako produktu guztiak ezagutzen ditu, bezero bakoitzari gomendioak emanez.

Bestalde, Kreta Loreak saltokia finalista izan da Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan.

Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta Gaizka Ibarretxe Ekonomia zinegotzia Bizkaidendak elkarteak antolatutako ekitaldian izan ziren: “Harro gaudezuen lanaz eta herriari ematen diozuen biziagatik”, azaldu zuten.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak | Errege Magoen Kabalgatak eta epifaniak jendez bete du Arrigorriagako plaza

Arrigorriagarrek harrera beroa egin diete Errege Magoei udaletxe aurreko plazan, 3ºtan

|

Meltxor, Gaspar eta Baltasar, umeekin, udaletxeko arkupeetan // Geuria

Iritsi dira Hiru Errege Magoak Arrigorriagara! Beste urte batez, Arrigorriagako udaletxeko plaza jendez beterik egon da 19:00etan eta hotzak ez du ikuskizuna geldiarazi.

Aurtengo 51. edizioan 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte eta haurrek Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrian ikusteko aukera izan dute. Urtero lez, udaletxeko plaza antzinako herri batean bihurtu da,

19:00ak aldera 3ºC erregistratu dituzte termometroek, azken urteetako tenperatura hotzenak.

Osorik irakurri