→Arrigorriaga

Triatloi Txikia eta Familiarra egingo dute irailean Arrigorriagan

Bederatzigarren urtez jarraian antolatuko dute Triatloi Txikia Arrigorriagan. Irailaren 14an, larunbatez, izango da proba.

Bederatzigarren urtez jarraian antolatuko dute Triatloi Txikia Arrigorriagan. Irailaren 14an, larunbatez, izango da proba 16:00etatik aurrera, eta bertan benjamin aurreko, benjamin, kimu eta haur kategorietako umeek parte hartu ahal izango dute.

Partaideek igerian, bizikletan eta korrika egin beharko dute lasterketa. Uretan egin beharreko zatia kiroldegiko kanpoko igerilekuan egingo da, eta bizikletaz eta korrika egin beharreko zatiak ibai ondoko pasealekutik Lonboraino eta kiroldegiko pistan egingo dituzte. Box-ak igerilekuaren ondoan egongo dira.

Arrigorriagako Triatloi Txikia Basauriko Urbiko Triatloi Taldeak antolatzen du, eta aurreko bi edizioetan bezala aurten ere Traitloi Familiarra izango da 18:00etatik aurrera. Bi kategoria egongo dira: bizikletan egin beharreko distantziaren arabera (750 metro batetik, eta 1.500 metro bestetik), eta beharrezkoa izango da Triatloi Txikian parte hartu duenetako bat izatea bizikleta-proba egiten duena.

Triatloi Txikian zein Familiarrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute irailaren 13a baino lehen. Izena emateko bi aukera daude: Kiroldegian bertan edo www.urbikotriatlon.com webgunearen bitartez. Probaren egunean bertan ezingo da izena eman.

Arrigorriagako IX. Triatloi Txikia eta III. Traitloi Familiarra

16:00 Umeak (2005-2006): 80 metro igerian + 3.000 metro bizikletan + 1.000 metro korrika
16:15 Kimuak (2007-2008): 60 metro igerian + 1.500 metro bizikletan + 750 metro korrika
16:45 Benjaminak (2009-2010): 40 metro igerian + 1.000 metro bizikletan + 500 metro korrika
17:45 Benjamin aurrekoak (2011-2012): 20 metro igerian + 500 metro bizikletan + 250 metro korrika
18:00 Triatloi Familiarra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak