→Arrigorriaga

Jarraibide berriak ezarri ditu Arrigorriagako Udalak Kiroldegiaren erabilerarako

Iazko abenduaren 29an abian jarri ziren Eusko Jaurlaritzaren murriztapen berriak, Koronabirusaren bilakaera dela eta. Gauzak horrela, Arrigorriagako Udalak hainbat aldaketa egin ditu kiroldegiaren erabilerari begira.

Udal kiroldegia // Geuria

Iazko abenduaren 29an abian jarri ziren Eusko Jaurlaritzaren murriztapen berriak, Koronabirusaren bilakaera dela eta. Gauzak horrela, Arrigorriagako Udalak hainbat aldaketa egin ditu kiroldegiaren erabilerari begira. Lehena, Udal kiroldegiaren edukiera %60ra murriztea izan da, aldagelen edukiera %50era jaitsiz.

Bestalde, Udalak iragarri du barruko igerilekuetan, muskulazio-gimnasioan eta kirol ikastaroetan parte-hartzeko aurretiko hitzordua eskatu beharko dutela interesdunek. Barruko igerilekuei dagokienez, erabiltzaileek ordubeteko saioak izan zitzaketeen. Neurri berrien arabera, denbora tartea 40 minutura murriztuko da. Muskulazio-gimnasioko aldaketa nabarmena ere denbora tartea izango da, edukiera kopuruagaz batera, ordu batean 10 lagunek elkarbanatu ahal izango dute areto berbera, jardueraren plaza-kopurua 120ra murriztuz. Kirol ikastaroetan ere gehienez 10 pertsonaz osatutako taldeak egongo dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak