→Arrigorriaga

Umorea Labur film festibala abenduaren 12tik 17ra ospatuko dute Arrigorriagan

Laburmetraiak 20 minututik beherakoak izan behar dira, komedia generokoak eta 2021eko urtarriletik aurrera ekoitzitakoak. Aurkezteko epea zabalik dago urriaren 1era arte.

2019ko Umorea Labur festibala // Geuria

Arrigorriagako Umorea Labur jaialdiaren XXI. edizioa gero eta hurbilago dago. Aurten, abenduaren 12tik 17ra antolatuko dute festibala, Lonbo Aretoan, eta urtero bezala, antolatzaileak hasi dira aldez aurretik komedia lan laburrak proiektatzeko eskariak biltzen.

Laburmetraiak 20 minututik beherakoak izan behar dira, komedia generokoak eta 2021eko urtarriletik aurrera ekoitzitakoak. Euskaraz zein erdaraz izan daitezke, eta beste hizkuntza batean izanez gero, azpititulatuta aurkeztu beharko dira. Lan onenak 1.000 euroko saria izango du; publikoak aukeratutako filmak eta gazteen kategorian lehiatzen denak, 600 eurokoa; zuzendari onenak 500 euro jasoko ditu; eta interpretazio onenari 300 emango dizkiote.

Lanen entrega eta izena ematea (urriaren lehenengoa baino lehen) online egin beharko da, Fest Home-ren webgunean. Aukeraketa fasea bukatu ondoren, festibaleko egitaraua iragarriko dute antolatzaileen orrian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak