→Arrigorriaga

Euriteek kalte materialak sortu dituzte Arrigorriagan eta Zeberion

Azaroaren 29ko euriteek, eskualdeko beste herrietan bezalaxe, kalte materialak eragin dituzte Arrigorriaga eta Zeberion.

Ur biziak, Abusun // Geuria

Azaroaren 29ko euriteek, eskualdeko beste herrietan bezalaxe, kalte materialak eragin dituzte Arrigorriaga eta Zeberion. Arrigorriagako kasuan, ibaiak gainezka egin zuen atzo eta pasealekuko bide batzuk itxi behar izan zituzten. Kiroldegiko kanpoko saskibaloi kantxa urez bete zen eta kutxeta batzuk presioa dela eta lehertu zirela azaldu du Arrigorriagako Udalak: “Udal langileak zonalde kaltetuetan ibili dira, egoera kudeatzen”. Kirol pistako ura ponpa baten bidez atera dute langileek. Abusun, uraren orroak auzo osoa hartu zuen eta ibaiak eramandako hondakin guztiak (adarrak, enborrak eta baita pilotak, butano botilak, hozkailu bat…) zubi azpiko ur-jauzietan pilatu ziren.

Ur-errepideak

Zeberion, ostera, urak Bi-3524 errepideko hainbat tarte hartu ditu bart eta astiro gidatu behar izan zuten auto gidariek zonaldetik, ur-baltsak zirela eta.

Errepidea // Zeberioko Udala

Errepidea, urez beteta // Zeberioko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak