→Arrigorriaga

Arrigorriagak 30 dastatze eta salmenta postu jarriko ditu Euskal Azokan

basauri nekazal azoka 2012 artxiboa

Urriaren 18an prestatu dute Euskal Azoka udaletxeko plazan. Baserriko produkturik onenak egongo dira salgai. Gainera, dantzak eta erakusketak prestatu dituzte egunean zehar.

Arrigorriagako Udalak Euskal Azoka antolatu du urriaren 18an, igandez. Bertan, baserriko produkturik onenak dastatzeko eta erosteko 30 postu jarriko dituzte udaletxe plazan. Hala nola, gazta, ogia, eztia, barazkiak, kontserbak eta pastelak.

Azoka 10:00etan hasi eta 15:00etan amaituko da eta bertaratzen diren guztiek Eusko Label pintxoak eta Uxarte sagardotegiko sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Gainera, 12:00etan Polunpak taldeak antolatutako Sagar Dantza eta Kirikoketa erakusketa egongo da. Azken hori egurrezko tresna bat da, txalapartaren oso antzekoa eta sagardoa lortzeko egiten den sagar-prentsaketarako jarduerei oso lotuta dagoena.

Bestalde, Euskal Azoka 2015 ekimenaren egitarauan beste ekintza batzuk daude jasota arratsalderako: 17:00etan hasiko da abeletxe mugikorra untxi, ahate, oilo, ardi eta antzarrekin eta 18:00etan Sokarri elkartearen eskutik Arrigorri IV. Txapelketa ospatuko da eta sokatira erakusketa prestatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak