“Euskaraz goxo-goxo” kanpainaren helburua da euskara Arrigorriagako ostalaritza saltokietan txertatzea eta zabaltzea. Udalak 4.000 mahai-zapi banatuko ditu ostalarien artean.
Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera handitzeko lanean dihardu Arrigorriagako Udalak. Azken urteotan egitasmo asko antolatu dituzte herriko saltokietan euskararen erabilera areagotu edota euskararen garrantzia nabarmentzeko eta aurten “Euskaraz goxo-goxo” kanpaina jarriko dute martxan: Arrigorriagako ostalarien artean 4.000 mahai-zapi bantuko ditu Udalak, herritarrak euskararen garrantziaren gainean sentsibilizatzeko eta euskararen erabilera indartzeko.
Guztira 11 establezimenduk hartuko dute parte: Mendikosolo taberna, Arguia taberna, Ikusi taberna, Max Pollo, Txistu taberna, Herriguneko Jubilatuen etxea, Imara taberna, Erreka taberna, Elizondo jatetxea, Batzokia eta Clandestino taberna.
