Langile bat hil da gaur Bilbon eraikin baten obran lanean ari zela patio batera erori eta gero. Hildakoa Arrigorriagako 60 urteko gizon bat dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Ezbeharra 11:00ak aldera izan da Bilboko Erribera kalean. Ertzaintza ikertzen ari da zein izan den istripuaren zergatia.
