Sareak

☉ Arrigorriaga

Programa / Arrigorriagako jaiak 2023

|

Madalenak jaietako txupinazoa, iaz // Geuria

Uztailaren 21etik 25ra bitartean izango dira Arrigorriagako jaiak. Guztira 80 jarduera desberdin antolatu dituzte Jai Batzordeak, herriko elkarteek eta erakundeek, Udalaren laguntzarekin.

Arrigorriagako jaiak 2023 / Egitaraua

Uztailak 21, ostirala
17:30 XII. ‘Gildos’ Futbol 7 txapelketako finalak udal kiroldegiko belar artifizialeko zelaian
18:00 Jaioberriei aitortza ekitaldia Edurne Garitazelaia kultur etxean
19:30 Denok plazara!
19:45 Harrera udaletxean
20:00 Txupinazoa Aritz Berri Dantza Taldearen eta CD Adiskideak klubaren eskutik
Ondoren Sakatu Elektrotxaranga, Sama Siku Fanfarrea eta Aritz Berriko txistulariak eta lagunak herrian zehar
20:15 Buruhandiak udaletxeko plazan
20:30 Txosnak zabaltzea
21:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Puro Relajo
23:00 Erromeria udaletxeko plazan: Oxabi
23:00 Kontzertuak txosnetan: Nekropolize + Atxurkada + DJ La Traka

Uztailak 22, larunbata
10:30 Diana eta kalejira Aritz Berriko txistulariekin
10:30 Mistela eta madalena banaketa herrian zehar
11:00 Meza nagusia Eki Eder abesbatzak abestuta. Lore-eskaintza egingo du madalen Elkarteak
12:00 Umeentzako kale antzerkia Sebero Otxoa kalea 31n: ‘Agurea, urpekaria eta itsasoa’ (Hortzmuga)
12:30 Kontzertua udaletxeko arkupeetan: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
13:30 Txakolina eta olibak, Aiko Maikoak elkarteak lagunduta udaletxeko arkupeetan
14:00 Oliba-hezur jaurtiketa udaletxeko plazan. Euria bada, Edurne Garitazelaia kultur etxeko atzeko arkupeetan
15:00 Gazte bazkaria Joan XXIII plazan. Euria bada, eskolan
18:00-19:30 Emakumeen padel txapelketaren finala kiroldegian
18:30 Gazte Olinpiadak txosnetatik abiatuta
18:30 Herri Kirol Ginkana Joan XXIII plazan
19:00-21:00 Fanfarria Kuklux herrian zehar
19:00 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:30-21:00 Gizonezkoen padel txapelketako finalak kiroldegian
19:30 XXXIII. Folklore kalejira eta jaialdia: ‘Kholka’ (Georgia) eta ‘KTF Radha Sarisha (Indonesia)
22:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Golden Boys
23:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Bulego
23:00 Nagusientzako dantzaldia Joan XXIII plazan: Sua
01:00 Erromeria udaletxeko plazan: Zirkinik Bez

Uztailak 23, igandea
10:30 Diana eta kalejira Aritz Berriko txistulariekin
11:00-13:00 Orienting proba irekia udaletxeko plazan Bizieskola eta Padura Mendi Taldearenm eskutik. Izena ematea 10:30etik aurrera
11:00 Hiriko patinaje-ibilbidea herrian zehar Gure Magalean Guraso Elkartearen eskutik. Izena ematea 10:30etik auerra udaletxeko plazan
12:00-14:00 Sama Siku Fanfarrea herrian zehar
12:30 Umeentzako dantza ikuskizuna Teodosia Ortega parkean: ‘La cajita de musica’ (Ana Capilla). Euria bada, udaletxeko arkupeetan
13:00 Kantatuaz herrian zehar
17:00-20:00 Umeentzako puzgarriak kiroldegiko kanpoko igerilekuan
17:00 Bubble Balls Joan XXIII plazan (+10 urte). Izena ematea 16:30etik aurrera. Euria bada, eskolan
17:30 Ginkana feminista Lamienatik hasita
18:00 Izozki banaketa kiroldegiko Kalistenia ondoan
19:00 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
19:00 Herri Kirolak udaletxeko plazan. Euria bada, udaletxeko arkupeetan
19:30 Txorizoa sagardotan udaletxeko plazan Gure Esku Dagoren eskutik. Euria bada, udaletxeko arkupeetan
20:00 Bertsio Gaua txosnagunean
20:30 Dantza-plaza erromeria Joan XXIII plazan: Aiko taldea. Euria bada, kiroldegiko kantxa urdinean
22:00 Suzko zezena udaletxeko plazan
23:00 + 01:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: Orquesta Vulkano

Uztailak 24, astelehena
*Umeen Eguna eta Mozorro Eguna (garai historikoak)
10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
11:00-14:00 + 17:30-20:30 Umeentzako jolas-parkea Lehendakari Agirre parkean: puzgarriak, ludoteka, ileapaindegi musikala, aurpegiak margotzea. Euria bada, eskolako patioan
12:00 Erraldoien kalejira udaletxeko plazatik
13:00 Boleri eta baladak nagusientzat udaletxeko plazan: Doble G taldea
13:30 Buruhandiak Lehendakari Agirre parkean
15:00 Paella jana berdintasunean udaletxeko arkupeetan (5 euro). Tiketak salgao uztailaren 20ra arte Imara, Niko, Aldapa eta Missisipi tabernetan. Tiketak soberan baleude, egunean bertan salduko dituzte
15:00 Bertso bazkaria Pergolan: Iker Garitagoitia, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Euria bada, arkupeetan
17:00 3×3 Saskibaloi txapelketa osasun zentro ondoko kantxan: hasiberriak, aurre-umetxoak eta umetxoak. Euria bada, kiroldegiko saskibaloi kantxan
17:30 Esku pilota partiduak osasun zentroko frontoian: hasiberriak, aurre-umetxoak eta umetxoak
18:30 Helduentzako antzerki-dantza ikuskizuna Joan XXIII plazan: ‘LOF-Ladies on fight’ (Doos Colectivo)
19:00 Euskal Dantzak udaletxeko plazan
20:00 Helduentzako kale natzerkia: ‘Por hacer un favor’ (Trapu Zaharra)
20:00-23:00 Burrunba Elektrotxaranga herrian zehar
21:00 Profesionales esku pilota jaialdia:
– Zabala-O. Etxebarria vs Salaberria-Arbizu
– Elezkano II-Martija vs Elordi-Eskuza
22:00 Suzko zezena udaletxeko plazan
22:00 Palomitak guztiontzat: ‘Juan Palomo’ (Cia. Barré) Teodosia Otrtega parkean
22:30 Film laburren saioa Tedosia Ortega parkean. Euria bada, Lonbo aretoan
23:00 Kontzertua udaletxeko plazan: The Creedenbeat’ (Creedence Clearwater Revival tributua)
23:00 Kontzertuak txosnetan: Katilu + Moonshine Wagon + Beranduegi Erromeria
01:00 DJ Mitxel + Alex udaletxeko plazan

Uztailak 25, asteartea
*Barraken egun berezia: 1€
10:30 Diana eta kalejira Izalde trikitilariekin
10:30 XXXVIII. Lehiaketa gastronomikoak: Paella, bakailaoa eta patata tortilla. Izena ematea 09:00etatik 10:30ak arte Ugertza parkean. Kuadrilla bakoitzak mahai bat har dezake, agortu arte
– Tortillak aurkeztea: 12:30-13:00
– Bakailaoa aurkeztea: 13:30-14:00
– Paellak aurkeztea: 14:00-14:30
11:00-12:30 Entsalada tailerra Ugertza parkean (6-12 urte)
12:00-14:00 Kuklux Fanfarria herrian zehar
14:30 Nagusien bazkaria kiroldegiko frontoian. Ondoren, dantzaldia Ganeko taldearekin
17:00 Umeentzako ekintzak Joan XXIII plazan Kilimusi Skaut Taldearen eskutik
17:00 XXXVIII. Lehiaketa gastronomikoetako sari banaketa
17:30 XII. Tiragoma txapelketa udaletxeko plazan
18:00 Kale dantza Pergolan: ‘Sor(tu.E)gina’ (Batcharte konpainia)
18:30 Kuadrillen arteko Ligatxoaren eta XII. Gildos Futbol 7 txapelketako sari banaketa udaletxeko plazan
18:30 Apar festa Joan XXIII plazan
19:30 Kontzertua udaletxeko plazan: Kalakan
21:00-23:00 DJ Gomi
23:00 Jai amaiera: Big Dancers. Ibilbidea: behia dagoen biribilgunetik udaletxeko biribilgunera; ondoren udaletxeko plazan

☉ Arrigorriaga

Azaro amaieran emango dituzte “Batera jauzi jendarte laborategia” dinamikaren emaitzak Arrigorriagan

75 herritarrek parte hartu dute maiatzean hasitako prozesuan, eta helburua ezberdinen arteko akordio berriak adostu eta Arrigorriagan euskararen erabilera handitzeko oinarriak ezartzea da

|

Batera Jauzi dinamikaren kontraste taldeetako bat // Utzitakoa

Euskaltzaleen Topaguneak iaz abiarazi zuen lehen aldiz Batera jauzi jendarte laborategia dinamika, tokian tokiko euskararen aldeko sarea zabaldu, komunitategintzan sakondu, akordio berriak adostu eta erabileran jauzia emateko oinarriak ezartzeko asmoarekin.

Hainbat sektoretako eragileekin elkarlanean jorratutako prozesu horren emaitzak  Topagunearen III. Kongresuan aurkeztu zituzten, eta bertan azaldutakoaren arabera asmoa ekimena Euskal Herri osora zabaltzea zen.

Zentzu horretan, Arrigorriaga izan da Batera jauzi jendarte laborategiak  prozesua abiarazi duen lehen udalerria: “Euskarri euskara elkarteak, Arrigorriagako Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean abiarazitako prozesua maiatzean hasi eta azarora bitartean luzatuko da”, orduko hartan udal ordezkariek azaldu zutenaren arabera.

Ordutik hona, 75 herritarrek parte hartu dute maiatzean hasitako prozesuan. Dinamikaren helburua argi dute antolatzaileek:  “herrian ezberdinen arteko akordio berriak adostu eta Arrigorriagan euskararen erabilera handitzeko oinarriak ezartzea”.

“Guztira 5 kontraste talde osatu dira herriko beste horrenbeste sektoretako ordezkari eta eragileekin euskarak goranzko jauzia egiteko eman behar diren baldintzak aztertzeko” diote.  Talde horietan udalerriaren aniztasuna islatu dute, eta herriko elkarte, eragile zein profil anitzeko herritarrek parte hartu dute. Ekarpenak “izugarri emankorrak” izan direla zehaztu dute.

Jasotako ekarpen horiek 13 herritarrek osatzen duten talde finko batek aztertu ditu. Behin uda pasata, bere azken fasean sartuko da Batera jauzi prozesua. Irailaren 11n eta 25ean egingo ditu elkarrizketa-talde eragileak azken lan saioak, dinamikak eman duena bildu, proposamenak zehaztu eta Arrigorriagan euskara biziberritzeko epe luzeko gidalerroak finkatzeko. Azaroaren amaieran emango dira ezagutzera hizkuntzaren egoeraren diagnosi komunitario horren emaitzak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagan adineko bati lapurreta egiteagatik atxilotu dute gizon bat Bilbon

Biktimak hainbat lesio izan zituen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ertzaintza Arrigorriagako eta Bilboko Udaltzaingoarekin aritu da elkarlanean

|

Atxiloketa bat // Basauri

Ertzaintzak jakitera eman du 29 urteko gizon bat atxilotu duela,”edadeko gizon bati indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta”. Gertakariak joan den astelehenekoak dira: arratsaldeko 13:30ak aldera Arrigorriagako Udaltzaingoak Ertzaintzari jakitera eman zion “gizon edadetu bati lapurreta egin berri ziotela kalean oinez zihoanean”.

“Lepotik heldu eta lurrera bota zuen zangotraba eginda” gaineratu dute polizia iturriek, “eta, arrastaka eraman ondoren, urrezko domina zuen katea lapurtu zion bortxaz.  Ondoren, lapurrak ihes egin zuen”. 

Erasotua izan zen gizonak lepoan kolpeak eta belaun zein ukondoetan urradurak izan zituen, eta anbulantzian eraman zuten Basurtoko ospitalera.

Horren ondorioz, Ibaizabalgo Ertzain-etxetik ikerketa abiatu zuten, eta Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlean asteazkenean atxilotu zuten Bilbon.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Heidelberg Añorgako langileek Arrigorriagako lantokira eraman dute euren protesta

Arrigorriagako lantokiaren aurrean egin dute protesta, zuzendaritzari eskatzeko Enplegu Erregulazio Espedientea kendu dezan

|

Ekainaren erdialdean Heidelberg Materialsek Añorgako enpresa-batzordeari jakinarazi zion 56 langileri (plantilla erdia) eragingo zion Enplegu-Erregulazioko Espedientea aurrera eraman behar zuela.

Enpresaren zuzendaritzak jakinarazi zuen lez, “deskarbonizazio” prozesu baitan kokatzen zuten neurria, eta horren ondorioz clinker-a produzitzeari utziko zioten.

Horrekin batera, zehaztu zuten langileak ez zirela kaleratuak izango, eta horietako hamabosti Arrigorriagako lantokian lan egitea proposatu zaie (beste hamabosti aurretiko erretiroa edo Europan barrena dituzten lantokietan aritzea, kasurako).

Greba mugagabean ekainaren 28tik

Erabaki horri erantzunez, Añorgako lantokiko langileek greba mugagabea hasi zuten joan den ekainaren 28an. ELA sindikatuaren arabera deskarbonizazio prozesua, beharrezkoa izanda ere, ezin da “langileen bizkar utzi”, eta lanpostu guztiak “bermatu” behar dira.

Dinamika horren baitan,  gaur erdian euren protesta Arrigorriagako lantokira ekarri dute. GEURIAk Esther Arruti Roteta ELAko Industria eta Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin du, eta Arrutiren arabera “ez da bidezkoa ezta bideragarria familia bati egun batetik bestera esattea Arrigorriagara lanera etorri behar dela. Bi ordu dira egunero. Eta hori beste herrialde batzuetara joateko eskaintza jaso duten langileez ez hitz egitearren”.

Gaurkoa ez da Arrigorriagako lantokiaren atarian egingo duten azken elkarretaratzea, eta aurrera begira ere hainbat ekimen burutuko dituztela zehaztu du ELAko ordezkariak.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Montefuerte futbol-zelaiko taberna kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea zabaldu dute

Uztailaren 23arte egin ahal dituzte eskaintzak interesdunek, betiere modu elektrikoan, Kontratazioa Euskadi Plataforman

|

Montefuerte futbol zelaia // Geuria

Montefuerte futbol-zelaiko tabernak pandemiarekin batera itxi zituen bere ateak, eta ordutik hona, instalazioa eramaten duten taldeek antolatu dituzten ekintza jakin batzuetan salbu, ez da berriro zabaldu.

Orain, Arrigorriagako Udalak taberna ustiatzeko esleipena martxan jarri du, eta interesdunek uztailaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak, betiere modu elektronikoan, “Kontratazio Publikoa Euskadin” plataformaren bidez. Udaletik jakitera eman duten lez, “abuztuan zehar esleituko da kontratua, eta irailaren 1ean sartuko da indarrean”.

“Zerbitzuari dagokionez” zehaztu dute, “futboleko denboraldiak irauten duen bitartean eskainiko da, eta Udalak bere gain hartuko ditu uraren, elektrizitatearen, gasaren eta saneamenduaren hornidura. Interesdunek instalazioa ikusteko aukera izango dute.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Europako Arkeologoen Kongresura eramango dute Abrisketako Done Peri baselizaren proiektua

Abuztuaren bukaeran, proiektuak Hego Uribeko eta Euskal Herriko mugak gaindituko ditu, eta Arrigorriagako ermitaren berri izango dute Erroman, Europako Arkeologoen Elkarteak antolatzen duen kongresuan

|

Done Peri baseliza // Geuria

Abrisketako Done Peri baselizaren proiektua zeresana ematen ari dira azken aldian, are gehiago VII eta X. mendeen artean kokatu daitekeen Nekropolia aurkitu ostean. 

Abuztuaren bukaeran, proiektuak Hego Uribeko eta Euskal Herriko mugak gaindituko ditu, eta Arrigorriagako ermitaren berri izango dute Erroman, Europar Arkeologoen Elkarteak antolatzen duen kongresuan.

Europako Arkeologoen Elkartea (AEA) (ingelesez: European Association of Archaeologists, EAA) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, arkeologoei edo arloan interesa duen pertsona eta erakundeei irekia. 1994an sortu zen Eslovenian, eta ordutik hona urtero kongresu edo meeting entzutetsu bat antolatzen dute. Aurten, gainera, 30.urteurrena ospatze aldera, kongresua arkeologiaren sorlekuetako batera eramango dute abuztuaren 28tik 31ra, Italiako hiriburura.

“Iaz, kasurako” azaldu dio GEURIAri Teresa Campos arkeologo eta proiektuko arduradunak, “3000 lagun batu ginen Belfasten”. Pozik dago Campos, Europako Arkeologoen Elkarteak euren proposamena onartu duelako: “antolatuko diren sinposioetako batean parte hartuko dugu”.

Sinposio horietan mundu osoan garatzen ari diren proiektuen berri ematen dute, eta Done Peri horien artean egoteak erakusten du egiten ari diren lanaren garrantzia.

Osorik irakurri