Hiriko espazio eta altzariak berritu eta mantentzeko lanak egiteko lau lagun kontratatu dituzte eta beste bi adinekoei edota mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko.
Arrigorriagako Udala dagoeneko hasi da Lanbidek diruz lagundutako 2015-2016 Enplegu Planeko kontratazioak egiten. Eskualdean egingo diren 25 kontratuetatik 13 Arrigorriagako Udalak kontratatuko ditu zuzenean eta horietako sei jadanik martxan daude.
Uztailaren 15az geroztik lau lagun hasi dira lanean, lau hilabeterako eta lanaldi osoan, hiriko espazio eta altzariak berritzen eta mantentzeko lanak egiten. Era berean, abuztuaren 1ean bi pertsona kontratatuko dituztue, lau hilabetez eta lanaldi erdian, adinekoei edota mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko zerbitzua eman dezaten.
ZAZPI LAGUN KONTRATATZEKO HAUTAKETA PROZESUAK
Horiez gain, irailean hautaketa prozesu berriak egingo dituzte beste hiru pertsona kontratatzeko eta abenduan lau pertsonek osatutako lantalde bat hautatuko dute.
Arrigorriagako langabeak oraindik ere garaiz daude proiektu hauetan kontratatu ditzaten: “Datu-base bat sortu eta digitalizatu”, “Bizikidetzan eta hondakinen kudeaketan herritarrak sentsibilizatu eta informatu” eta beste lantalde bat “Hiriko espazio eta altzariak berritu eta mantentzeko lanak” egingo dituzte.
