→Arrigorriaga

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa eskainiko dute doan Arrigorriagan

Arrigorriagako Udalak Berdintasun Sailaren bitartez emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du. Ikastaroa abenduaren 26tik 28ra bitartean gauzatuko da udal kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du abenduaren 20a baino lehen eta horretarako hainbat bide eskaintzen ditu Udalak: goizez Herritarren Arretarako Zerbitzuan (udaletxean eta Abusun) eta arratsaldez Gaztegunean. Nahiz eta ikastaroa doakoa izan, plazan mugatuak dira.

Ikastaroaren helburu nagusiak dira biktima jarrera baztertzea eta egoera arriskutsuen aurrean norberak bere baliabideak aurkitu ahal izatea, bai eta autodenfentsarako teknikak lantzea eta norberaren buruan segurtasuna izaten ikastea ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak