→Arrigorriaga

Zonalde biko Auzo Taxi zerbitzua martxan jarriko du Arrigorriagako Udalak

Azken Osoko Bilkuran EH Bildu, Arrigorriaga Gara eta NOA alderdien aldeko botoak eta EAJ-PNV eta PSE alderdien abstentzioak jaso zituen Auzo Taxi zerbitzua onartu zen. Proposamen hau Gobernu taldearen eta NOAren arteko  aurrekontu-akordioan jasota dago eta Gobernu taldearen 100 neurriko planen barnean dago (76. neurria).

Basauriko taxiak // Geuria

Azken Osoko Bilkuran EH Bildu, Arrigorriaga Gara eta NOA alderdien aldeko botoak eta EAJ-PNV eta PSE alderdien abstentzioak jaso zituen Auzo Taxi zerbitzua onartu zen. Proposamen hau Gobernu taldearen eta NOAren arteko  aurrekontu-akordioan jasota dago eta Gobernu taldearen 100 neurriko planen barnean dago (76. neurria).

Auzo Taxi zerbitzua udalerrian taxi zerbitzua diruz laguntzeko diru-laguntzak dira, auzotarren mugikortasun eta irisgarritasun arazoak arintzeko, hirigunera sartzeko bertan dauden zerbitzu nagusietara heltzeko eta etxera itzultzeko helburuarekin. Ordutegiak astelehenetik ostiralera izango dira, 07:30etatik 20:00ak arte eta larunbatetan 09:00etatik 14:00ak arte. Zerbitzua erabiltzeko aurreko eguneko 19:00ak baino lehen eskatu beharko da.

Zonalde bi eskuragarri

Zerbitzua zonalde bitan arituko da: A zonaldean Brisketa auzoa, Lepanto kalea, Landarraga kalea, Dimutio auzoa, Agirre auzoa, San Pedro auzoa, Markio auzoa, Bentako Erreka auzoa eta Goiko auzoa. Ibilbideak inguruko edozein norabidetik Severo Otxoa eta Urgoiti pasealekuko edozein lekutara egindakoak izango dira eta hirigunetik Severo Otxoa kaleko edozein puntutatik eta Urgoiti pasealekutik A eremuko edozein norabidetara egingo dira. B zonaldean El progreso kalea, Abenduak 22 kalea eta Olatxu kalea leudeke, ibilbideak B eremuko edozein helbidetatik Abusuko Osaun Zentrora (Bilbo) eta bidaiak Abusuko Osasun Zentrotik (Bilbo) B eremuko edozein helbidetara izanik.

Zerbitzuaren ordainketa sistema 10 bidaiako bonuen bidezkoa izango da, bakoitzak 20 euroko prezioa izanik. Erabiltzaile bakoitzak 120 ibilbideko bonuak erosi ahal izango ditu gehienez. Bonuak udaletxean erosiko dira.

Idoia Molina eta Maite Ibarra // Arrigorriagako Udala

Nola eskatu zerbitzua

Zerbitzu hau hurrengo baldintzen bat betetzen dituzten arrigorriagarrei zuzenduta dago: 65 urtetik gorakoak badira, %33ko ezgaitasuna badute edo mugikortasuna aldi baterako murriztuta badute, behar bezala egiaztatutako mediku-arrazoiengatik. Horietako baldintzaren bat betez gero, interesdunak hiru dokumentu aurkeztu beharko ditu Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ), Udalean edo Abusuko Zentro Soziokulturalean: eskatzailearen NANaren kopia, eskabide-orri normalizatua eta desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofiziala, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko gabezia-egoeraren ziurtagiri ofiziala.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak