→Arrigorriaga

Gazteentzako auzolandegiak programa antolatu du Arrigorriagak Akitanian

Arrigorriagako Udalak, Akitaniako (Frantzia) Concordia elkartearekin elkarlanean, auzolandegi-programa abiarazi du udalerriko 16 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta. Guztira, 12 plaza eskainiko dituzte eta uztaila eta abuztua artean izango da programa.

Auzolandegi mota asko daude Akitanian. Hala nola, historia- eta arte-ondarea berreraikitzea, ingurumena zaintzea eta garbitzea, eraikuntza eta jaialdia prestatzea. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du ekainaren 12a baino lehen Arrigorriagako Gaztegunean, gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikoan edo 946 001 876 telefono zenbakian. Auzolandegiaren kostua 180 eurokoa da -Udalak 80 euro finantzatuko du (%44,40) eta bidaiaren gastuak ez dira finantzatuko-.

Kontzientzia soziala garatzen

Auzolandegietan parte hartuko dutenak beste herrialdetako gazteekin bizi izango dira eta hizkuntza desberdinak praktikatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Era berean, beste helburu batzuk ditu programak: udalerriko gazteen mugikortasun-aukerak Euskaditik at hobetzea, gaztaroko esperientzia pertsonalei laguntzea eta kultura- eta gizarte-balio sendoetan oinarritutako kontzientzia soziala garatzea, besteak beste.

 

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak