→Arrigorriaga

Arrigorriagako bertsolariak, Bizkaiko Taldekako txapelketan ordezkari

arrigorriaga bertsolaritza 2016 bbk sariketa

Estropozu da talde arrigorriagarraren izena. Apirilaren 3ra arte lehenengo fasea ari dira jokatzen. Finala ekainaren 3an izango da.

Estropozu da talde arrigorriagarraren izena. Apirilaren 3ra arte lehenengo fasea ari dira jokatzen. Beste fase bat gaindituta, ekainaren 3an izango da finala

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzeko helburuarekin sortu dute Bizkaiko Taldekako Bertsolari txapelketa. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Arrigorriagako Estropozu taldeak eman du izena, eta hauek dira partaideak: Andere Molinuevo, Peio Molinuevo, Peio Ormazabal, Karlos Molinuevo, Iker Garitagoitia, Ander Solozabal, Arkaitz Zipitria eta Ane Arnaiz.

Guztira 30 taldek eman dute izena eta 200 parte hartzailetik gora bilduko ditu otsailaren 13an hasi eta apirilaren 3ra arte luzatuko den lehenengo faseak. Data horretan jakingo da zein taldek osatuko duten bigarren fasea (apirilaren 24an hasiko da maiatzaren azkenera arte). Finala ekainaren 3an jokatuko da, Bizkaiko eskolarteko nalarekin batera.

Argazkian: Bertsolari gazteen BBK txapelketan aritu ziren iaz Estropozu taldeko batzuk :: Geuria
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak