Sareak

☉ Arrigorriaga

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa Arrigorriagan burutuko da

Maiatzaren 14an, larunbatez, Arrigorriaga izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkatze-saioei dagokien azken-aurreko hitzordua hartzeko egoitza. Kanporaketa 17:30etan hasiko da Lonbo Aretoan.

|

arrigorriaga-bizkaiko-bertsolari-txapelketa-bertsolariak-2016

Maiatzaren 14an, larunbatez, Arrigorriaga izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkatze-saioei dagokien azken-aurreko hitzordua hartzeko egoitza. Kanporaketa 17:30etan hasiko da Lonbo Aretoan.

Urte birik behingo zitaren edizio honetan formatua aldatu eta beste fase bat gehiago gehitu dute, apirilaren 10ean Berrizen hasi zena. Arrigorriagara iritsi arte Berriz, Bermeo, Erandio, Ondarroa eta Derio igaro ditu dagoeneko, eta datorren asteburuan Gueñes eta Orozko bisitatuko ditu. Udabarriko Fase berri hori Getxon amaituko da, maiatzaren 22an.

Sailkatze-saioetako hasierako fase honetan, guztira, 56 bertsolarik eman dute izena. Sailkatze-saioen ostean, puntuaziorik onenak lortzen dituztenak sailkatuko dira, bederatzi hitzorduak aintzat hartuta. Ondoren, urrian, Udagoieneko Fasea iritsiko da. Aurretik Bizkaiko finalen batean egon direnak zuzenean sartuko dira fase horretara, non  bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo diren. Finalaurrekoetara, berriz, 2014. urtean, finalista izandakoak sartuko dira zuzenean. Final handia abenduan izango da, eta bertan zortzi bertsolarik bakarrik izango dute txapela lortzeko aukera.

ARRIGORRIAGAKO BERTSOLARIAK

Arrigorriagan, zehazki, hauexek izango da Udagoieneko Faseko kanporaketetara iristeko ahalegina egingo duten bertsolariak: Ander Aldazabal Olabarri (Durangaldea), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Hego Uribe), Galder Bilbao Martínez “Txapi” (Uribe Kosta), Igor Galartza Intxausti (Durangaldea), Joseba Artza Zubillaga (Lea-Artibai) eta Unai Mendiburu Valor (Uribe Kosta).

Lonbo Aretoko emanaldiaz gozatzeko, sarrerak txarteldegian erosi ahal izango dira ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, ez baitira sarrerak aurretiaz salduko. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da oro har, baina antolatzeaz arduratu den Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira.

☉ Arrigorriaga

Jardueraz betetako programa prestatu dute azaroan Arrigorriagan, A25eko testuinguruan

Hitzaldiak, tailerrak, Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza bezalako jarduerak prestatu dituzte datozen egunetan

|

Martxa feminista, joan den martxoaren 8an, Arrigorriagan // Geuria

Azaroaren 28ra bitartean jardueraz betetako programa antolatu dute Arrigorriagan, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren testuinguruan.

Jarduerak Arrigorriagako Udalak eta Lamiaena emakumeen etxeak antolatu dituzte herrigunean: hitzaldiak, tailerrak, Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza, A-25eko elkarretaratzea, Garrasidromoa, argazki erakusketa…

Egitaraua | A-25a Arrigorriagan

Azaroak 10, asteazkena
17:00 Indarkeria matxistaren aurkako erakusketa (Carolina Zuluaga), Lamiaena.
Inaugurazioa, azaroaren 12an, 18:00etan

Azaroak 11, astelehena
18:30 Zineforuma: La Virgen Roja

Azaroak 18, asteartea
18:00 Solasaldia: Emakumeak eta arrisku kardiobaskularra, Lamiaena

Azaroak 21, ostirala
Mural ibiltaria: ‘Elkarrekin isiltasuna hausten dugu’

Azaroak 23, igandea
12:00 Indarkeria matxistaren kontrako martxa eta lore eskaintza, udaletxetik hasita

Azaroak 25, asteartea
19:30 Elkarretaratzea, udaletxeko plaza
20:00 Garrasidromoa: “Oihukatu indarkeria matxistaren aurka!”
Panel informatiboa: 2010-2015 bitartean eraildako emakumeak

Azaroak 26, asteazkena
18:00 Tailerrak: Erresistentziaren Ahotsak “Eta zure ahotsa irudietan kontatu ahal izango balitz?”

Azaroak 27, osteguna
18:00 Solasaldia: ‘Indarkeria matxista eta negazionismoa: erantzun feminista eta juridikoak atzerapausu legalen aurrean’, Lamiaena

Abenduak 12 – urtarrilak 30
17:00 Argazki-erakusketa: ‘Irregulartasuna indarkeri anizkoitza eta desentralizatua da’, Lamiaena
Inaugurazioa: abenduak 12, 17:30

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bazkaria, kontzertuak eta mendi martxa antolatu dituzte Arrigorriagako Gaztetxearen urteurrenean

Azaroaren 29an antolatu dute urteurrena eta egun osoan zehar jarduerak antolatu dituzte Gaztetxean eta inguruetan

|

Bost Axola Potxola taldea, Zeberion // Bost Axola Potxola

Arrigorriagako Gaztetxearen zortzigarren urteurrena ospatuko dute azaroaren 29an, eta hainbat jarduera antolatu dituzte egunean zehar.

Lehen jarduera mendi martxa izango da. Urteurren guztietan lez, asmoa igoera Artandara egitea da, “baina euria egitekotan bertan behera geratuko da jarduera”, azaldu dute Gaztetxetik.

Mendi martxaz gainera bazkaria eta bazkaloste musikatua antolatu dute Gaztetxean ‘Bost axola potxola’rekin. Bazkaltzeko prezioa 13 eurokoa izango da.

Arrasti aldera Joseto ta Alayak-en elektrotxaranga egingo dute herrian zehar eta gaualdean Gaztetxeko kontzertuei paso emango diete Niere, Tobogan eta Beranduegi Erromeriarekin.

Egitaraua | Arrigorriagako Gaztetxearen VIII. urteurrena

Azaroak 29, larunbata

10:00 Mendi martxa Artandara
15:00 Bazkaria + bazkaloste ‘Bost axola potxola’ taldearekin Gaztetxea
18:00 Elektrotxaranga: Joseto ta Alayak
22:00 Kontzertuak: Niere + Tobogan + Beranduegi Erromeria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Enriqueta Hortalak badu bere kalea eta herritarren merezitako omenaldia Arrigorriagan

Musikak protagonismo berezia izan du Artizarra eskolaren eta Hortalak bere garaian sortutako abesbatzaren eskutik, eta hunkigarria izan da oso bertara hurbildu direnentzat. 

|

Enriqueta Ortala kalean batu dira herritarrak // Geuria

Eguraldia lagun izan ez arren, asko izan dira gaur goizean Enriqueta Hortala kalera hurbildu diren arrigorriagarrak. Gaurtik aurretik izen berri hori ere presente egongo baita  herriko kale izendegian.

Ekitaldian, antolatzaileek nabarmendu dute “musikaren munduan herrian erreferente izan zen emakumeari” eskaini zaiola kalea, “besteak beste emakumezkoen abesbatzaren sortzaile izan zelako”.

Musikak protagonismo berezia izan du Artizarra eskolaren eta Hortalak bere garaian sortutako abesbatzaren eskutik, eta hunkigarria izan da oso bertaratu direnentzat.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Kale izendegiari beste emakume izen bat gehituko diote Arrigorriagan larunbat honetan: Enriqueta Hortala

Joana Etxeberria, Politika Feministetako zinegotziak aurreratu du urtea bukatu baino lehen Maruja Torres izena jarriko diotela Montefuerteko futbol zelaiari

|

Udal ordezkariak Enriqueta Hortala kalean // Geuria

2021ean Kultur Etxe berriari Edurne Garitazelaia izena emanda hasitako bideari (2023an Teodosia Ortega parkearen txanda heldu zen) jarraipena emango dio Arrigorriagako Udalak larunbat honetan, Kultur Etxe atzeko kaleari Enriqueta Hortala Cimiano izena emanez. Helburua, udal ordezkariek azaldutakoaren arabera, “emakumeei espazio publikoan euren tokia ematea da”.

Helburu hori aurreko legealdian finkatu zuten Arrigorriagan: “izen hauek guztiak bere momentuan Berdintasun Kontseilutik abiarazi genuen prozesu parte hartzailean aipatuenak izan ziren. Horien arten Enriqueta Hortalarena izan zen boto gehien jaso zuenetariko bat” gogorarazi du Etxeberriak.

Zergatik, baina, aitortza hau Hortalari? “Artista polifazetikoa izan zen Hortala, betiere musika munduari lotutakoa. Pianojolea izateaz harago, irakaslea ere bazen, eta egun Albaraka izena duen abesbatzaren sortzailea ere izan zen”.

Bere hitzartzeari amaiera emateko, Etxeberriak aurreratu du urtea bukatu baino lehen Maruja Torres izena jarriko diotela Montefuerteko futbol zelaiari: “Azken finean, emakume hauek ekarpen handia egin diote gure kulturari, kirolari, euskarari eta bizitzaren sostenguari”.

Maite Ibarra alkateak, bere aldetik, “gure herriaren historian ekarpen funtsezkoa egin zuen emakumea” izan zela nabarmendu du.

Bukatzeko, Lourdes Perosanz Berdintasun teknikariak larunbateko ekitaldiaren xehetasunak eman ditu, eta herritarren parte hartzea funtsezkoa dela nabarmendu du.

12:00etan hasiko da omenaldia, eta bertan parte hartuko dute Aritzberri Dantza Taldeak, Artizarra Musika Eskolak, eta Hortalak sortutako abesbatzaren oinordekoa den Albaraka taldeak, hurrenez hurren. Bukatzeko mokadutxoa egingo dute Azokea aretoan.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak | Sorginek eta mamuek Arrigorriagako Gau Beltza hartu dute etxeko txikiekin

Udaletxeko arkupeetan Euskal sorginen inguruko tailer sentsoriala antolatu dute Arritxikerrak dinamikako kideek

|

Mozorratutako neskatxo bat, Arrigorriagan // Geuria

Heldu da urriaren azken eguna eta horrekin… Gau Beltza. Azken urteetan ikusi denez, Hego Uribeko udalerri askotan antzinako tradizio hau berreskuratzen joan dira herritarrak eta Arrigorriagan ez dira gutxiago izan.

Izan ere, Arrigorriagako Gau Beltza etxeko txikientzat eta gazteentzat prestatu dute Arritxikerrak dinamikako kideek 17:30ean. Udaletxeko arkupeetan Euskal sorginen inguruko tailer sentsoriala antolatu dute, sorginen txano eta sendabelarren artean. Ondoan, kalabazak apaintzeko eta aurpegiak margotzeko eta eskulan-tailerra prestatu dute.

Orduek aurrera egin ahala, herritarrak udaletxeko plazara hurbiltzen hasi dira, askotariko mozorroekin jantzita eta jolas eta koreografiak egin dituzte bertan. Amaitzean kalejira antolatu dute herriko kaleetan barrena.

Osorik irakurri