Frantziako ipar-mendebalean dagoen eskualdea da Bretainia eta bertatik 15 eta 16 urte bitarteko 22 ikasle etorri dira Arrigorriagara, ikasle-trukean. Martxoan Arrigorriagako institutuko ikasleak joan ziren galiar lurretara (argazkiak esteka honetan ikusgai – Arrigorriaga BHI). Aurtengo ikasle-trukearekin 14 urte bete dira.
Atzo, maiatzak 8, harrera egin zieten Bretainiako ikasleei Arrigorriagako udaletxean. Bertan izan ziren Asier Albizua alkatea, Maite Custodio eta Karlos Atutxa zinegotziak eta Arrigorriagako Institutuko ikasleak.
