→Arrigorriaga

Desfibriladoreak Arrigorriagako futbol zelaietan, Abusun eta Udaltzaingoan

Arrigorriagako Udalak beste lau desfibriladore jarri ditu udalerriko leku publikoetan: San Kristoko eta Montefuerteko futbol zelaietan bana, Abusu Zentro Soziokulturalean eta Udaltzaingoaren eraikinean. Aurretik Udalak beste desfibriladore bat jarri zuen udal kiroldegian. Udal gobernu taldeak 6.233 euro inbertitu ditu desfibriladore berriak erosteko.

PRESTAKUNTZA-SAIOAK

Desfibriladoreak erabail daitezen prestakuntza-saioak antolatu ditu Arrigorriagako Udalak. Saio horietara joango dira Udaltzaingoko agenteak, futbol zelaietako elkarteko eta enpresako kideak eta Abusu Zentro Soziokulturaleko langileak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak