Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak maiatzean abiatutako Atera Euskara Erakusleihora kanpainak badu irabazlea. Epaimahaiaren ustez, Di-Da Kopiak izan da kanpainaren gaia erakusleihoan hoberen jaso duen parte-hartzailea.
Kanpainaren helburu nagusia izan da euskara merkataritzan ere ikusgarri egitea. Horrenbestez, erakusleihoa apaintzeko kontuan hartu beharreko gaia Euskara bera izan da. Gainera, parte-hartzaileek euskararekin lotura duen lelo bat jarri behar izan dute erakusleihoan, kanpotik ondo irakurtzeko modukoa.
Irabazleak sari gustagarria jasoko du uztailaren 27an 12:00etan: Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Untzigain jatetxean (Arrigorriaga).
