→Arrigorriaga

Egarri taldeak diska berria aurkeztuko du abenduaren 17an Arrigorriagan

arrigorriaga ugao egarri taldea 2016 durangoko azoka

Egarri taldeak ibilbidea hasi berri du musika munduan. Aurten sortu da taldea eta Ugaoko, Arrigorriagako, Zeberioko eta Lezamako musikariak ditu bere gain.

Egarri taldeak ibilbidea hasi berri du musika munduan. Aurten sortu da taldea eta Ugaoko, Arrigorriagako, Zeberioko eta Lezamako musikariak ditu bere gain: Iker Mendaza, Iker Zarate, Asier Jul eta Xabi Derterano.

Durangoko Azokan ‘Taupada’ euren lehendabiziko diska aurkeztu dute eta zortzi abestiz osatuta dago. Diska berri hau abenduaren 17an, larunbatez, aurkeztuko dute Arrigorriagako Gaztegunean 22:00etatik aurrera eta kontzertua eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da.

Era berean, 2017an emango dituzten kontzertuen berri eman dute euren webgunean: urtarrilaren 14an 22:00etan Arrigorriagako Mississippi tabernan eta urtarrilaren 21ean 21:00etan Ugaoko Herriko Tabernan (Stereo eta Ekin talde gasteiztarrekin batera).

Argazkia: Egarri taldea

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak