Ekainaren 14an eta 16an Arrigorriagako Gazteguneak elikagaien manipulaziorako ikastaroa hartuko du 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa 18 eta 35 urte bitartekoentzat dago zuzenduta eta amaieran ziurtagiri ofiziala jasoko dute parte hartzaileek. “Gazteen prestakuntza zaintzeko eta batez ere, udan ostalaritzan lan egiteari begira oso erabilgarria izango da ikastaro hau”, diote udal ordezkariek.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak izena eman behar du ekainaren 7a baino lehen Gaztegunean -astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara eta asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara- edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) -astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara-. Partaideek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
