→Arrigorriaga

Langabetuak kontratatzeagatik diru-laguntzak Arrigorriagan

arrigorriaga enpresa

Sozietate-egoitza Arrigorriagan duten eta herriko langabetuak kontratatu dituzten enpresek 6.600 euro arteko diru-laguntza jasoko dute.

Arrigorriagako Udalak diru-laguntzak aurreikusi ditu sozietate-egoitza udalerrian duten eta herriko langabetuak kontratatu dituzten enpresentzat. Ekimen hau Udalaren Enplegua eta Ekonomi Sustapena Sailaren bitartez, eta Lanbide zerbitzuarekin lankidetzarekin gauzatuko da.

Kontratuek, gutxienez, sei hilabeteko iraupena izan behar dute eta lanaldi osokoak izan. Era berean, diru-laguntzak jaso ahal izateko beste baldintza bat da kontratazioa aurtengo abuztuaren 12a eta azaroaren 30a artean izatea.

Diru-laguntza hau lau enpresek baino ez dute jasoko eta honako kondizio hauek bete behar dituzte:

  • Emakumeak kontratatu dituzten hiru enpresa. Enpresa bakoitzak 6.600 euro eskuratu ahal izango ditu, baldin eta zenbateko horrek ordainsari-kostuaren %75a gainditzen ez badu.
  • 55 urtetik gorako gizona kontratatu duen enpresa bat. Kasu honetan, enpresak 6.000 euro jasoko ditu, eta aurreko baldintza bezala, zenbatekoak ezingo du ordainsari-kostuaren %75a gainditu.

Diru-laguntza eskatzeko epea abenduaren 31n amaituko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak