→Arrigorriaga

Eski irteerak eta naturako kirolei buruzko ikastaroak Arrigorriagak antolatuta

arrigorriaga astun elurretara irteera 2014

Urtarrilean hiru orduko ibilbide zirkularra antolatu dute Valdezcarayko eski-estazioan. Otsailean Astunera elurretara joateko irteera antolatu dute eta martxoan naturarekin erlazioa duten hainbat kirol praktikatu ahal izango dute parte hartzaileek.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak neguko kirolekin lotutako hainbat ekintza antolatu ditu hasi berri den 2015. urterako. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude hiru ekimenak eta izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Lehen ekintza urtarrilaren 31n izango da Valdezcarayko eski-estazioan eta hiru orduko ibilbide zirkularra egingo dute elur-erraketekin. Txangoaren prezioa 25 eurokoa da eta autobusa, gidaria eta beharrezko materiala prezioan jasota daude.

Otsailaren 6, 7 eta 8ko asteburuan, Astungo eski-estaziora izango da elurretako irteera. Kasu horretan, 80 euroko kostua izango du eta prezioan jasota egongo dira autobusa Arrigorriagatik, bi gau ostatuan gosari-erregimenean, bi egunetako forfaita, asegurua eta gidaria. Azkenik, martxoko asteburuetan naturako kirolei buruzko ikastaro teoriko praktikoa eskainiko dute. Kostua 165 eurokoa izango da eta gai hauek jorratuko dira: orientazioa, eskalada, rappela, arroila-jaitsiera, espeleologia, via ferrata eta kayaka.

Parte hartu nahi dutenek ikastaroari nahiz beste bi ekintzei buruzko informazio zabalagoa topatuko dute Gaztegunean bertan edo 946 00 18 76 telefono-zenbakian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak