Ikastetxeko argiak aldatu, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpondu eta haurrentzako jolasetako kautxuzko lurra berrituko ditu Arrigorriagako Udalak
Ikasturtea behin amaituta, Arrigorriagako eskolan hobekuntza obrak egingo ditu Udalak eta horretarako 70.000 euro inbertituko ditu. Alde batetik, eraikineko argiak aldatuko dituzte eta babes-pantailarik gabeko argien ordez, LED motako beste batzuk jarriko dituzte (48.534 euro). Bestetik, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpontzea aurreikusi dute udal ordezkariek (10.550,23 euro) eta haurrentzako jolasetako eremuko kautxuzko zoladura berrituko dute (10.813 euro).
