Urrian ospatuko da Arrigorriagako Euskal Astea eta dagoeneko egitaraua prestatzeari ekin diote. Zentzu horretan, Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarren ekarpenak jasoko ditu ekainaren 23ra arte. Ekarpenak, ideiak eta bestelakoak helarazteko, interesdunek honako helbide elektronikoa dute eskuragarri: euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus.
